Bideoarteari buruzko jardunaldiak hartuko ditu Bilbao Artek urriaren 1 eta 2an
2015-09-30 14:34 jardunaldiakVideoSteal izeneko jardunaldiak Bilbo-Santander bertatik bertara egitasmoaren barruan dagoz eta, hartara, Euskal Herriko eta Kantabriako dozena bat artistak parte hartuko dabe. Bideo-sorkuntzan dabilzan artisten topaketarako eta euren lanen erakusleiho izateko sortu dabe ekimena. Bilbao Artek Urazurrutia kalean daukan egoitzan izango dira jarduerak eta, aurrerago, topaketearen bigarren zatia Santanderren egingo dabe. Lehenengoz eratu dabe VideoSteal aurten.
VideoSteal izeneko jardunaldiak Bilbo-Santander bertatik bertara egitasmoaren barruan dagoz eta, hartara, Euskal Herriko eta Kantabriako dozena bat artistak parte hartuko dabe. Bideo-sorkuntzan dabilzan artisten topaketarako eta euren lanen erakusleiho izateko sortu dabe ekimena. Bilbao Artek Urazurrutia kalean daukan egoitzan izango dira jarduerak eta, aurrerago, topaketearen bigarren zatia Santanderren egingo dabe. Lehenengoz eratu dabe VideoSteal aurten.
Urriaren 1ean eta 2an, Bilbo bideo-sorkuntza garaikidearen erdigune bihurtuko da, Bilbao Arteko arduradunek azpimarratu dabenez. Bideoa artea egiteko tresnatzat darabilen artisten topaketea izango dala zehaztu dabe. Bilbon eta Santanderren gaur egun dagozan proposamenak zabaldu eta aztertu nahi ditue.
Video-Steal jardunaldietan 12 artistak parte hartuko dabe. Batzuk kantabriarrak dira eta besteak, euskal herritarrak. Era berean, arte kritikariek parte hartuko dabe. Txuspo Poyo artistea eta Orlando Britto kritikaria izango dira ekimeneko komisarioak. Urriaren 1ean, 17:00etan, jardunaldien hasierako ekitaldia gidatuko dabe Poyok eta Brittok.
Egun bian, artistek euren proiektuak aurkezteko tartea eukiko dabe. Eguen arratsaldean, Manu Arregi, Sra Polaroiska eta Ana Diezen txandea izango da. Barikuan, Saioa Olmo Alonso, Plisotic, Vazquez-Arrieta, Daniel Gutierrez Adan, Jorge Nuñez, Juan Carlos Fernandez Izquierdo, Itxaso Diaz, Sara Munguia eta Mawa Tres-en proposamenak ezagutu ahal izango dira. Jardunaldiak amaitzeko, berbaldia eskainiko dau Fito Rodriguez Bornaetxea adituak. Ekitaldi guztiak dobakoak dira. Jardunaldien bigarren zatia Santanderren egingo dabe, zemendiaren 5 eta 6an.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!