Ekintza artistikoak eta gizarte-komunikazinoari buruzko gogoetea San Frantziskon, Trenbide-pasagunean
2015-09-24 10:29 jardunaldiakBilboko San Frantzisko, Martzana eta inguruko establezimendu ugariren parte-hartzeagaz, gogoetea eta ekintza artistikoak buztartuko ditue irailaren 25 eta 26an. Trenbide-pasagunea izenburua emon deutsie jardunaldiei. 'Ekintza 2.0, teknologia eta gizarte-komunikazinoa' gaiaren inguruan, berbaldiak, eragileen arteko topaketak eta abar antolatu ditue, komunikazinoaren eta artearen hainbat esparrutan dabilzan konbidauakaz.
Bilboko San Frantzisko, Martzana eta inguruko establezimendu ugariren parte-hartzeagaz, gogoetea eta ekintza artistikoak buztartuko ditue irailaren 25 eta 26an. Trenbide-pasagunea izenburua emon deutsie jardunaldiei. 'Ekintza 2.0, teknologia eta gizarte-komunikazinoa' gaiaren inguruan, berbaldiak, eragileen arteko topaketak eta abar antolatu ditue, komunikazinoaren eta artearen hainbat esparrutan dabilzan konbidauakaz.
Trenbide-pasagunea jardunaldietako antolatzaileen esanetan, gizarte-komunikazinoari eta gizakien arteko sareei buruzko gogoetarako egunak izango dira. Kulturearen eta gizartearen arloko barrikuntzea helburu, harremanak sortzen ahaleginduko dira, hainbat alorretan dabilzan eragileen artean. Sukaldariak, community managerrak, irakasleak, koreografoak eta abar batuko ditue.
Egun biko egitarau zabala eratu dabe jardunaldietarako. San Frantzisko eta Bilbo Zahar inguruko establezimenduek hartuko ditue ekintza guztiak. Barikuan, hilak 25, Bihotz lokalean, erakusketea zabalduko dabe eta bideo-performancea egingo dabe Tamara Garcia, Jai Du eta Majo Polancoren eskutik (13:00). Dando La Brasan, aldiz, Tamara Garciaren, Pilar Baizanen eta Ignacio Saezen bideoak proiektauko ditue (18:00). Mongolia Gunean ikus-entzunezko instalazinoa ipiniko dau Paco Arraezek (19:00). Mariaren Bihotza plazako udaltegian jantza emonaldia egongo da, Orlando Pelaez eta VRILnoise-gaz (20:00). Eguna biribiltzeko, 23:30ean, Majo Polancoren performancea egongo da Mariaren Bihotzaren plazan eta ondoren topaketea Katu Zaharra tabernan.
Zapatuan, hilak 26, eguerdiko 13:00etan hasiko dira ekintzak. Ciclos La Ferro dendan, ekintza grafikoa egingo dau Pedro Burgueño Lopezek. DJ-ak be egongo dira. Marzana 16 tabernan, ordu berean, Tamara Garciaren erakusketea zabalduko dabe. Arratsaldeko 18:00etan, La Viña de San Franciscon elektroakustikea egongo da eta 19:00etan, Peso Neton, Tamara Garciaren bideoak. Los Prubitines trobalarien txandea izango da 20:00etan Marzana 16 tabernan. Gauean, Mariaren Bihotzaren plazan, ekintza artistiko zabala egingo dabe.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!