Poesia jardunaldiak hartuko ditu Bilboko BBK Salak irailaren 21etik 25era

Bizkaie! 2015-09-15 11:05   jardunaldiak

Dagoeneko zazpigarren ekitaldia beteko dabe BBKren Poesia Jardunaldiek. Poesiaren uztarik onena batzeko ahalegina egin dabela adierazo dabe antolatzaileek. Aurten, Bernardo Atxagak, Mikel Inuntziagak, Galatea taldeak eta beste askok parte hartuko dabe. Saioak dobakoak izango dira baina gonbidapena behar da eta aretoa bete arte onartuko ditue entzuleak.

Urtero legez, oraingoan be Bilboko Kale Nagusiko BBK Salan izango dira saioak. Irailaren 21ean, jardunaldiei ekiteko, poesiaren jatorria bilatzen ahaleginduko dira, Versos de hoy y de siempre izenburuko emonaldiagaz. Biharamunean, hilak 22, Bernardo Atxagak eta Mikel Inunziagak Egunak ba doatzi ikuskizuna aurkeztuko dabe. Atxagaren errezitaldiari doinua ipiniko deutso Inunziagak.

Irailaren 23rako, Serein eta Tangoche programau ditue, Noches poeticas saioagaz eta, 24an, Galatea taldeak hartuko dau lekukoa. Blues en la noche emonaldia dakar talde horrek Bilbora. Egitaraua biribiltzeko, barikuan, irailak 25, Juan Carlos Mestrek eta Carmen Isasik zarratuko dabe aurtengo egitaraua, Antifona de otoño lanagaz.

Emonaldiak dobakoak diran arren, aurretik gonbidapena jaso beharko dabe poesia jardunaldietara joan nahi dabenek. Saio guztiak iluntzeko 20:00etan hasiko dira. Sala barruan eta guztion bihotzean poesia haziko da, agindu dabe antolatzaileek.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu