'Gabrielen Lekua' ikuskizunaren azken emonaldia irailaren 24an izango da, Bilboko Kafe Antzokian

Bizkaie! 2014-09-19 11:21   kulturbiz

Igazko urrian aurkeztu zanetik 40 aldiz taularatu da Gabrielen Lekua ikuskizuna. Gabriel Arestiren persona eta bere lana eguneratzea izan da helburua eta sortzaileek bete dabelakoan dagoz. Ikus-entzuleen bihotz-begietan jakinmina sorrarazotea lortu dogula uste dugu. Belaunaldi batzuentzat gogora ekartea izan da; beste batzuentzat, deskubrimendua, azaldu dabe.

Gabrielen Lekua ikuskizunak irailaren 24an emongo deutso amaiera urtebeteko ibilbideari, Bilboko Kafe Antzokian eskainiko dauen saio bikotxagaz: goizeko 11:00etan ikasleentzat bakarrik (5 euro), eta arrratsaldeko 19:00etan nahi dauen guztiarentzat (8-10 euro). Sarrerak www.kafeantzokia.com webgunean zein egunean bertan txarteldegian erosi daitekez, Zenbat Gara kultur alkarteak jakinarazo dauenez.

Igazko urrian aurkeztu zanetik 40 aldiz taularatu da Gabrielen Lekua ikuskizuna. Gabriel Arestiren persona eta bere lana eguneratzea izan da helburua eta sortzaileek bete dabelakoan dagoz. Ikus-entzuleen bihotz-begietan jakinmina sorrarazotea lortu dogula uste dugu. Belaunaldi batzuentzat gogora ekartea izan da; beste batzuentzat, deskubrimendua, azaldu dabe.

Arestiren izaerearen zein obrearen alderdirik garrantzitsuenak lotu ditu ikuskizunak aurkeztu dan leku desbardinakaz: umezaroa, euskerea ikasteko erabagia hartu eban momentua, bere justizia sozialagazko kezka, obra literarioa, hainbat personagazko gutun trukaketea, euskerea batuaren sorrera, bere ideologia. Beti be, Gabriel Arestirik poliedrikoena azaltzea izan da nahia, eta bere aktibismoak eta eztabaidarako eban jokereak isla izan dabe emonaldietan.

Gabrielen Lekua ikuskizunaren gidoia Oier Guillan eta Andoni Egañarena da; ikus-entzunezkoen arduraduna Alain Urrutia da, musikearena Rafa Rueda, eta sorkuntza lagun Xabier Monasterio izan da. Taula gainean, Ainhoa Alberdi eta Iraia Elias aktoreak, Rafa Rueda (gitarra, mandolina, ukelelea, banjoa), Iban Urizar (tronpeta, korneta) eta Naia Membrillera (perkusinoa) musikariak agertzen dira, besteak beste.

Zazpi lagun batzen dira oholtzan zuzeneko emonaldietan, baina gehiago dira sormen prozesuan parte hartu dabenak, besteak beste, Javi Barandiaran (zuzendaritza artistikoa), Dejabu panpin laborategia (laguntzaileak zuzendaritza artistikoan), Idoia Beratarbide eta Maria de Bernardo (erropak eta atrezzoa), Ander Fernandez (argi diseinua), Jonan Ordorika (soinua)... eta baita aholkulari ugari be: Hedoi Etxarte, Gotzon Barandiaran, Xabier Monasterio...

Sortu barria dan Gabriel Aresti kultur Alkartearen egitasmoa da Gabrielen lekua ikuskizuna. Irabazi asmorik bako alkarte honen helburua Gabriel Arestiren ondarea ezagutarazotea da, idazle lez zein persona lez, egun, inoiz baino presenteago dagoana.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu