Vicente Atxa, Mondragon Unibersidadeko errektore barria

Bizkaie! 2014-09-09 10:36   kulturbiz

Vicente Atxak 48 urte ditu, elektronikako goi mailako injinerua da eta Erresuma Batuko Staffordshire Universityn, elektronika eta komunikazinoan doktorea. Azken zortzi urte honetan, Mondragon Goi Eskola Politeknikoko zuzendari orokorra izan da eta ondorioz, Mondragon Unibersidadeko Zuzendaritza Batzordeko kide da.

Maiatzaren amaieran, Iosu Zabalak jakinarazo eban Mondragon Unibersidadeko errektore ardurak itxiko zituala, bigarren agintaldia amaitzerakoan eta zortzi urtez karguan egon ondoren.

Erabagi honen ondorioz, Mondragon Unibersidadeko Kontseilu Errektoreak, bere ondorengoaren aukeraketarako zehaztuta dagoan prozedura abian jarri eban, egungo erretorearen eta barriaren bizikidetza epe bat egon daiten.

Prozesuak dituan pausuak bete ondoren, atzo, iralak 8, Mondragon Unibersidadeko Kontseilu Errektorearen ez-ohiko bileran, behin lehendakariaren txostena eta proposamena entzun ondoren, aho batez onartu da Vicente Atxa, gaur egun, Mondragon Goi Eskola Politeknikoko zuzendaria dana, 2015eko urtarriletik aurrera, Mondragon Unibersidadeko errektore barri izentetea.

Vicente Atxak 48 urte ditu, elektronikako goi mailako injinerua da eta Erresuma Batuko Staffordshire Universityn, elektronika eta komunikazinoan doktorea. Azken zortzi urte honetan, Mondragon Goi Eskola Politeknikoko zuzendari orokorra izan da eta ondorioz, Mondragon Unibersidadeko Zuzendaritza Batzordeko kide da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu