Hemen da II. T-Festa, Art T-shirt Festival
2014-07-04 12:04 jardunaldiakGaragarrilaren 3, 4, 5 eta 6an II. T-festa izango da Bilbon, aurten be Alondigan. Danetara, deialdi edegiaren bidez hautatutako 25 artistak eta taldek hartuko dabe parte jaialdian, eta, horrenbestez, lau egun horreetan artista/talde horreek kamisetaren gainean egindako lanak izango doguz ikusgai.
Garagarrilaren 3, 4, 5 eta 6an T-festa (Art T-shirt Festival) jaialdiaren bigarren edizinoa izango da Bilbon, aurten be Alondigan, hain zuzen, Jarduera Osogarrien Zentroan. Danetara, deialdi edegiaren bidez hautatutako 25 artistak eta taldek hartuko dabe parte jaialdian, eta, horrenbestez, lau egun horreetan artista/talde horreek kamisetaren gainean egindako lanak izango doguz ikusgai.
Hori guztia autobide lurruntsu batean nahastauta, eta, abian, Leire Vergara komisarioak gidatutako erakusketea, kontzertu espasmodikoak, soinu-arte esperimentala, zinema underground-komedia , DJ jantzazaleak, solasaldiak artista parte-hartzaileakaz, jenteari zabaldutako hezkuntza-tailerrak eta t-shirten proposamen alternatiboak saltzeko guneak. Kamisetea norberaren gaineko leku legez, norbera euskarria eta ispilua izanda.
T-festakoek, feminismo eta generoko politiketatik abiatuta, laguntza eta bultzadea emon nahi dabe artistak, euskarri legez erabilitako kamiseteagaz dituen hartu-emonak, autoedizinoa, eta do it yourself filosofia indartzeko, eta batez be ezelako egonkortasunik barik oso lan indartsua egiten daben emakume sortzaileak ikustarazoteko.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!