Berreginen Museoak, Manuel Balsa Errusiarra Aire Zabaleko VI. Akuarela Lehiaketea egingo dau zapatu honetan

Bizkaie! 2014-05-27 18:20   jardunaldiak

Manuel Balsa Errusiarra Aire Zabaleko Akuarela Lehiaketea, lau hamarkada baino gehiagotan Museoko marrazketa eta pintura irakasle izan zanari eskainitako omenaldia da. Manuel Balsa 2010eko urtarrilean hil zan. Irakasle lanetan egin zituan ia 50 urteetan, Manuel Balsa Errusiarrak milaka bizkaitarri erakutsi eutsen margotzen eta marrazten.

Pintura zaletu guztiek arterako daben trebezia erakutsi ahal izango dabe, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren esku dagoan Bilboko Arte Berreginen Museoak antolatu dauen Manuel Balsa Errusiarra Aire Zabaleko VI. Akuarela Lehiaketan, zapatu honetan, bagilaren 1ean. Helduei eta umeei zuzenduta egongo dan lehiaketearen irabazleak 1.000 euroko saria jasoko dau.

Parte hartzen daben personek euren pintzelakaz irudikatu beharko dituen gaiak Bilbo Zaharra – San Frantziskoko paisaje urbanoari buruzkoak izango dira, bertako plazak, parkeak, txokoak… Euren lanak egiteko, artistak, Museoak markautako muga batzuen barruan egongo dira. Teknika eta estiloa akuarelea izango da, eta egile bakotxak artelan bakarra aurkeztu ahal izango dau.

Manuel Balsa Errusiarra Aire Zabaleko Akuarela Lehiaketea, lau hamarkada baino gehiagotan Museoko marrazketa eta pintura irakasle izan zanari eskainitako omenaldia da. Manuel Balsa 2010eko urtarrilean hil zan. Irakasle lanetan egin zituan ia 50 urteetan, Manuel Balsa Errusiarrak milaka bizkaitarri erakutsi eutsen margotzen eta marrazten. Horreen artean margolariak, Unibersidadeko katedradunak eta Arte Eder Fakultadeko irakasleak dagoz.


Izena emoteko epea

Izen emotea dobakoa izango da, eta martitzenetik, maiatzaren 27tik, barikura, maiatzaren 30era, egin beharko da, Museoaren instalazinoetan (San Frantzisko kalea, 14), goizeko 10:00etatik 13:30era eta arratsaldeko 16:00etatik 18:00etara; edo, bestela, lehiaketearen egun berean, goizeko 8:30etik 10:00etara. Ez da onartuko aitatutako epetik kanpo egiten dan izen emoterik.

Akuarelearen euskarriaren, taularen eta papelaren zigilatzea goizeko 8:30etik 10:00etara egingo da Bilboko Berreginen Museoan, eta lanak eguerdiko 14:00etatik 14:30era jasoko dira. Epaimahaiak 15:00etan emongo dau irabazleen barri, Museoan bertan.


Lehiaketan honako sariak izango dira:

- Manuel Balsa Errusiarra 1. saria: 1.000 euro.
- Manuel Balsa Errusiarra 2. saria: 500 euro.
- Manuel Balsa Errusiarra 3. saria: 250 euro.
- Umeentzako sari berezia.
- Berreginen Museoko marrazketa ikastaroko ikasleei zuzendutako Sari berezia.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu