Literatureak eta futbolak bat egingo dabe bagilaren 2tik 6ra bitartean Bilboko 'Letrak eta futbola' jaialdian
2014-05-27 18:00 jardunaldiakTopaketek, tailerrek, literaturea sustatzeko ekintzek eta komiki erakusketa batek osotzen dabe aurtengo Letrak eta futbola jaialdia. Literaturea, komikia, kazetaritza eta futbola buztartzen dituan egitarauak Bilbon batuko ditu, besteak beste, Zuhaitz Gurrutxaga, David Trueba, Eduardo Mendoza, Amets Arzallus, Martin Caparros, Eduardo Sacheri eta Enric Gonzalez.
Topaketek, tailerrek, literaturea sustatzeko ekintzek eta komiki erakusketa batek osotzen dabe aurtengo Letrak eta futbola jaialdia. Literaturea, komikia, kazetaritza eta futbola buztartzen dituan egitarauak Bilbon batuko ditu, besteak beste, Zuhaitz Gurrutxaga, David Trueba, Eduardo Mendoza, Amets Arzallus, Martin Caparros, Eduardo Sacheri eta Enric Gonzalez.
Daborduko zabalik dago Futbola eta otartekoak: Komikia eta futbolaren arteko harremanera hurbilketa erakusketea Bilboko Rekalde aretoan. Eguaztenean, maiatzak 28, futbola eta literaturea buztartzen dituan 60.000 ipuin banatuko dira Bilbon. Harkaitz Cano, Karmele Jaio, Juan Villoro, Pedro Zarraluki, Pablo Moiño eta David Truebaren lanak debalde banatuko jakiez liburutegietako erabiltzaileei, liburu-dendetako bezeroei eta Metro Bilbaoko bidaiariei. Danetara, sei ipuin dira (hiru euskeraz eta hiru gaztelaniaz) eta bakotxa banaka argitaratu da.
Jaialdiaren egitarauko jarduera nagusiak bagilaren 2tik 6ra bitarteko astean egingo dira, BBK Salan. Lehenengo topaketea astelehenean izango da, bagilak 2. Futbola eta sormena izenburupean, eszenatokian David Trueba idazle eta zinemagilea, Amets Arzallus bertsolaria, Coque Malla musikaria eta Zuhaitz Gurrutxaga futbolari ohia egongo dira. Naxari Altuna kazetaria izango da moderatzailea.
Martitzenean, hilak 3, kirol erreportajea izango da. Aretoan hiru kazetari ospetsu egongo dira, Ander Izagirre gipuzkoarra (Plomo en los bolsillos eta Mi abuela y diez más lanen egilea), Enric Gonzalez kataluniarra (Historias del calcio-ren egilea) eta Martin Caparros argentinar kazetari eta nobelagilea. Moderatzailea Emilio Sanchez Mediavilla editorea izango da.
Eguaztenean, hilak 4, komikiaren eta futbolaren arteko hartu-emona izango da protagonistea. Oscar Nebreda (El Jueves aldizkariko marrazkilaria, El Profesor Cojonciano eta Jordi Culé komikiaren egilea), Santiago Garcia (Fútbol: la novela gráfica lanaren egilea), Manel Fontdevila binetagilea eta Antoni Guiral krikari eta historiagilea izango dira barriketaldiko parte-hartzaileak, eta Jon Spinaro, moderatzailea.
Eguenean, bagilak 5, futbolari buruzko literaturea izango da nagusi. Idazle ezagunak batuko dira, berbarako, Eduardo Mendoza, Eduardo Sacheri, Ignacio Martínez de Pisón eta Santiago Roncagliolo. Topaketa horretan moderatzailea Pablo Martínez Zarracina idazlea izango da.
Barikuan, hilak 6, azkenengo egunean, bat-bateko literattureaz jardungo dabe. Rapa, bertsoak eta futbola nahasten dituan emonaldia egingo dabe Hasha, Kloy, Reiro eta Shintoma raperoek eta Sustrai Colina, Odei Barroso, Miren Amuriza eta Aitor Sarriegi bertsolariek, DJ Zeusen laguntzinoagaz. Topaketa guztiak BBK Salan egingo ditue, 20:00etan, eta sarrea debalde da.
Egitaratu nagusia osotzeko, idazleekaz hainbat saio egingo dira Foru Liburutegian, 18:00etan. Topaketotan David Trueba, Ander Izagirre, Ignacio Martinez de Pison eta Andoni Egaña idazleek parte hartuko dabe, eta futbolari buruzko ipuin eta poemen irakurketa dramatizaua egingo da.
Rekalde Aretoan, bagilaren 3an eta 4an, 17:00etan, Pernan Goñik komiki eta futbol tailerra egingo dau zortzi eta hamahiru urte bitarteko neska-mutilentzat. Alondigako BBK Mediatekan futbolari buruzko ipuin-kontalarien saioak izango dira hilaren 5ean, 18:00etan.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!