Euskal Eskola Publikoaren 23. Jaiaren kantea aurkeztu dabe

Nagore Ferreira Zamalloa 2014-03-26 13:55   Euskerea berbagai

Gorantz goaz, GO, GO!kanteak iragarriko dau bagilaren 1ean Balmasedan egingo dan Euskal Eskola Publikoaren Jaia. Bilboko Kafe Antzokian aurkeztu dau Siroka taldeak eta EHIGE gurasoen alkarteak. Aitor Arruti bertsolari balmasedarrak idatzi ditu berbak.

Gorantz goaz, GO, GO! kanteak iragarriko dau bagilaren 1ean Balmasedan egingo dan Euskal Eskola Publikoaren Jaia. Bilboko Kafe Antzokian aurkeztu dau Siroka taldeak eta EHIGE gurasoen alkarteak. Aitor Arruti bertsolari balmasedarrak idatzi ditu berbak.

Euskal Eskola Publikoa hezkuntza-sistemearen ardatz izan behar dauela nabarmendu dau Lurdez Imaz EHIGE alkarteko buruak, aurten be hori izango da gure aldarrikapen nagusia. Enkarterrin eskaerea eskaintzea baino handiagoa da, eskaerea gorantzi doa urtero, ganeratu dau. Horregaitik aukeratu dabe Gorantz goaz, GO, GO! lemea. Gurasoek euskerazko hezkuntzea bultzatzeko lan handia egin arren, oraindino Enkarterrik asko dagoala egiteko uste dabe.

Jaia Balmasedan izanik, herriko talde bati proposatu eutsien kantea sortzea. Holan, Siroka taldea beharrean hasi zan, Aitor Arruti bertsolariak idatzitako testuagaz. Maria Rivero Sirokako kantariak erronka oso polita izan dala adierazo dau prentsaurrekoan, eta ganera herrikoak garanez, gustura hartu genduan proposamena. Kanteaz aparte, bideoklipa be egin dabe, laguntza askogaz. Kolaboratzaile gehienak Enkarterrikoak dira, berbarako, Mild taldeko Iñaki Arza, Alberto Jauregi musikaria eta Erik Berganza Hil aiari taldekoa.

Puski eta Txurruski pailazoek be parte hartu dabe bideoan. Riverok Mendia eskolako umeen lana azpimarratu dau, oso garrantzitsua izan da euren parte-hartzea bideoan. Grabazinoa Balea estudioan egin dabe, eta bideoa Bide Bideoak.

Hamar herrik osotzen dabe Enkarterri eskualdea, zortzik daukie eskaintza publikoa: Mendia eskolea eta Balmaseda Institutua, Balmasedan; Kontxa eskolea eta Karrantza Institutua, Karrantzan; Angel Larena eskola, Artzentalesen; Ertza eskolea eta Gueñes Institutua, Gueñesen; Mimetiz eskolea eta Zalla Institutua, Zallan; La Baluga ume eskolea, Sopuertan; Eduardo Eskartzaga eskolea, Gordexolan; eta, Jose Sierra eskolea, Turtziozen. Danetara, 2.500 ikasle.

Baina, ez da nahikoa, EHIGEren esanetan, ez ditu eskaerak asetzen. Sopuertan ez dago lehen hezkuntza publikorik, Gueñesen urteak daroez institutu barria noiz eregiko, Zallako eskolea ganezka dago eta Balmasedan preminazko konponketak behar ditue. Egoera horren barri emon gura dabe bagilaren 1eko jaiaren bitartez.

Apirilaren 5ean Balmasedan bertan aurkeztuko dabe kantea jentaurrean, Klaret Antzokian, 12:00etan. Maiatzaren 10ean eta 11n Balmasedako Erdi Aroko merkatuan parte hartzeko asmoa daukie, eta maiatzaren 18an Kolitza mendira -jaiaren kartelean agiri dan mendia- urteerea antolatu dabe.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu