Minbizia daben umeei alkartasuna adierazoteko eguna ospatuko da Bermeon zezeilaren 21ean

Bizkaie! 2014-02-18 14:23

Ekimenaren sustatzaileek bermeotar guztiei eskatu deutsee egun horretan Eutsi gogor kamisetea edo laranja koloreko zeozer jantzita eroatea eta balkoietan zapi laranjak jartea, herria alkartasuna adierazoteko marea laranja bihurtzeko, Bermeoko Udaleko iturriek adierazo dabenez.

Bermeok minbizia daben umeei alkartasuna adierazoteko eta eurei eta senitartekoei babesa emoteko alkartasun eguna egingo dau zezeilaren 21ean, hilaren 15ean ospatutako Minbizia daben Umeen Nazinoarteko Egunaren harira, eta herritarren ekimen bati esker.

Holan, ekimenaren sustatzaileek bermeotar guztiei eskatu deutsee egun horretan Eutsi gogor kamisetea edo laranja koloreko zeozer jantzita eroatea eta balkoietan zapi laranjak jartea, herria alkartasuna adierazoteko marea laranja bihurtzeko, Bermeoko Udaleko iturriek adierazo dabenez.

Horrezaz gan, eguerdiko 12:00etan alkarretaratze bat egingo da Goiko plazan. Helburua da ume horreek eta euren familiak biziten dagozan egoerea gizarteratzea, umeen minbiziaren gaiari buruz sensibilizetea eta, aldi berean, Bermeoren babesa, berotasuna eta laguntzinoa helarazotea. Holan, Bermeoko Udalak herritar guztiak alkarretaratzean parte hartu deien animau ditu.

Era berean, Berton alkarteko denda eta tabernetan itsulapikoak jarriko dira, Aspanovas Bizkaiko Minbizidun Umeen Gurasoen Alkartearentzat dirua batzeko. Itsulapiko horreek gitxi gorabehera hile batean zehar egongo dira herriko denda eta tabernetan. Eutsi gogor kamisetakaz jasoten dan dirua be Aspanovas alkarteak jasoko dau.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu