Oihenart Aforismoen IV. lehiaketea abian da

Bizkaie! 2014-02-18 13:15   kulturbiz

Lehiaketearen izena Arnaud Oihenart (Maule, 1592 – Donapaleu, 1667) euskal poeta, legegizon, historialari eta politikariari jagoko. Oihenart, Joan Perez de Lazarragagaz batera, ezagutzen dan lehen euskal idazle laikoa izan zan. Euskeraz, frantsesez eta latinez idatzi eban.

UPV/EHUko Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultadeak, Donostiako Udaleko Euskera Zerbitzuaren laguntzaz, Oihenart izeneko aforismoen laugarren lehiaketea abiarazo dau. Labur-labur azaldutako pentsaerak dira aforismoak, hau da, ideiak agertzeko nahikoa dan testu osoa baina laburra. Parte hartzeko azken eguna 2014ko abuztuaren 31 izango da eta lan originalak baino ez dira onartuko.

Aforismo bilduma lez, 3 orrialde gitxienez eta 7 gehienez, espazio bikotxa eta 12 puntuko letran euskeraz idatzitako testuak onartuko dira. Bilduma bakotxa hiru aletan bialdu behar da. Ale bakotxa goitizen batez sinatu behar da. Egilea identifiketako aukerarik ez da emon behar. Kartazal zarratu baten barruan egilearen datuak jarri behar dira, helbide elektroniko bat barne, goitizena kartazalean bertan idatziz. Horri guztiari zinpeko deklarazino bat erantsi behar jako, bildumea originala eta argitaratu bakoa dala adierazoz.

Aforismo irabazleak eta finalistak, ahal dala, liburu batean argitaratuko dira, egileen baimenagaz. Parte-hartzaile guztiek ale bana jasoko dabe, baina edizino horretarako egile eskubiderik barik.

Epai-mahaia hiru lagunek osotuko dabe: Filosofia/Antropologiako irakasle edo ikasle batek, Hezkuntza Zientzietako beste irakasle edo ikasle batek, eta idazle batek, EIE Euskal Idazleen Alkarteak proponidutakoa. Idazkari lanetan ibiliko dan Lan-batzordekideak ez dau botorik izango.

Oihenart Aforismoen IV. lehiaketearen oinarriak zehatzago eta zabalago ikusteko klik egin hemen.

Ebazpena 2014ko zemendian argitaratuko da, bai webgunean bai Fakultadeko jaia ospatzeko ekitaldian. Ondoren sariak eta liburuaren aleak banatuko dira.

Lehiaketearen izena Arnaud Oihenart (Maule, 1592 — Donapaleu, 1667) euskal poeta, legegizon, historialari eta politikariari jagoko. Oihenart, Joan Perez de Lazarragagaz batera, ezagutzen dan lehen euskal idazle laikoa izan zan. Euskeraz, frantsesez eta latinez idatzi eban.

Aforismoa idazkera mueta bat da eta hor paradoxek, iruditegiek, herri jakintzak eta gogo ariketek aurrera egin leikie modu egokian. Paremiologian eta errefrautan asko topau arren (Oihenartek jasotakoak horren adibidea izanik), aforismoek barrikuntzea dakarre berez, eta sortu barriak behar dabe izan. Oso genero literario egokia da saiakerak idazten hasteko, gogamenari berea emoten deutsolako, idazkereari behar bezelako trataera duina autortuz. Horregaitik, beharrezkoa iruditu jaku Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultadeak aforismo lehiaketa hau antolatzea, bide batez, Oihenart idazlearen erreferentzia intelektuala berreskuratuz eta zabalduz, dinoe antolatzaileek.


Aurreko irabazleak

2011: David Tijero - Antton Erkizia.
2012: Bixente Serrano - Hasier Agirre (ex aequo).
2013: Hasier Agirre — Juan Ramon Alberdi.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu