X. Ikusi eta Ikasi aurkeztu dabe gaur Bilbon

Bizkaie! 2014-01-10 13:36   kulturbiz

Ikusi eta Ikasi aisia, kulturea eta heziketea buztartzen dituan kultur zirkuitua da, Bilboko umeei euskeraz olgetako aukerea eskaintzeko helburua dauena. Eskaintzea gustagarria izan daiten, zirkuituaren barruan era askotako kultur adierazpideak buztartuko dira: antzerkia, txotxongiloak, magia, zirkua, ipuin kontalariak…

Gaur aurkeztu dabe Bilbon, Ikusi eta ikasi egitarauaren 10. edizinoa. Aurkezpen ekitaldian izan dira Sabin Anuzita, Bilboko Udaleko Euskera, Gazteria eta Kirol saileko zinegotzia eta Aritza Escandon, Topagunearen izenean.

Ikusi eta Ikasi programeak 10 urte bete ditu eta urteotan, danetara, ia 60.000 lagunek parte hartu dabe. Aurten, lehenengo aldiz, Ikusi eta Ikasi Basurtuko Udaltegian be izango da, eta programearen 10. urteurrena ospatzeko, piruletak banatuko dira.

10. urteurreneko eskaintza berezia 29 ikuskizunek, bederatzi tailerrek eta gurasoei zuzendutako hiru berbaldik osotuko dabe, igazko ekitaldi-kopuruari eutsiz.

Beste alde batetik, gurasoen parte-hartzea sustatzea da, hain zuzen be, Ikusi eta Ikasi programearen helburu nagusietakoa, eta horretarako, igaz, ikusietaikasi.net webgunea sareratu zan, familiako kide guztientzat baina batez be gurasoentzat baliogarriak diran era guztietako tresnak batuz eta kezkak, aholkuak, estekak eta proposamenak konpartiduteko aukerea erraztuz.

Ikusi eta Ikasi aisia, kulturea eta heziketea buztartzen dituan kultur zirkuitua da, Bilboko umeei euskeraz olgetako aukerea eskaintzeko helburua dauena. Eskaintzea gustagarria izan daiten, zirkuituaren barruan era askotako kultur adierazpideak buztartuko dira: antzerkia, txotxongiloak, magia, zirkua, ipuin kontalariak… Kasu guztietan, berebiziko garrantzia emon jake gizabideagaz eta aukera bardintasunagaz zerikusia daben baloreei.

Urtarriletik apirilera arte bitartean izaten da, eta 8 urteko tarteko ume eta gaztetxuei zuzenduta dago. Egitarau osoa ikusteko klik egin hemen.

Ikusi eta Ikasi Bilboko Euskera, Gazteria eta Kirol Sailak Euskaltzaleen Topaguneagaz batera antolatutako ekimena da, Euskerea Sustatzeko Ekintza Planean (ESEP) ezarritako helburuak —hizkuntzearen transmisioa, kalitatea eta zerbitzugintza— oinarritzat hartzen dituana.

Ikusi eta Ikasi egitarauko ekitaldiak ondoko lekuetan eskainiko ditue:

- Begoñako udaltegia: Club Deportivoren Zirko Amateurren kalea, 2.
- Deustuko Bidarte udaltegia: Agirre Lehendakariaren etorbidea, 42.
- Castañoseko udaltegia: Castaños, 11.
- Errekaldeko udaltegia: Altube zeharkalea, 6.
- Abando udaltegia: Barrainkua, 5.
- Basurtuko udaltegia: Zankoeta, 1
- Epalza Alargunaren ikastetxea: Tiboli kalea, 5.
- Juan Delmas ikastetxea: Zamakola kalea, 174.
- Karmen Aretoa: Indautxu plaza z/g.
- Bilborock aretoa: Mesedeetako kaia, 1.

Zirkuiturako ekitaldiak arreta handiz aukeratu dira, eta gehienek ikusleen parte hartzea eskatzen dabe, umeak ikusle izatetik ikuskizunaren parte izatera pasau daitezan.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu