'Jainko txiki eta jostalari hura' proiektuaren aurrestreinaldia urriaren 10ean Ondarroan

Bizkaie! 2013-08-22 11:42   kulturbiz

Ondarroako Marabilli Sormen Festibalean (urriak 10) izango da Jainko txiki eta jostalari hura lanaren aurre-estreinaldia eta estreinaldia, barriz, New Yorken zemendian.

Mikel Urdangarin, Rafa Rueda, Bingen Mendizabal, Mikel Valverde eta Kirmen Uribe Zaharregia, txikiegia agian ekimenaren ostean, hamar urtera egitasmo barri bat atontzen hasi dira kantuak, poema musikatuak eta margoak jasoko dituana. Lan barriak Jainko txiki eta jostalari hura izango dau izena eta Elkar etxeak aterako dau udagoienean CD-liburu moduan.

Kontuak kontu, Ondarroako Marabilli Sormen Festibalean (urriak 10) izango da Jainko txiki eta jostalari hura lanaren aurre-estreinaldia eta estreinaldia, barriz, New Yorken zemendian.

Bitartean, egunotan Bilboko Kobaestudioan dabilz ensaioak egiten.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu