Jimeno Jurioren 'Toponimia navarra. V. Cuenca de Pamplona - Cendea de Oltza' lana plazaratu dabe
2013-08-05 14:05 kulturbizJose Maria Jimeno Jurio zanaren Toponimia navarra. V. Cuenca de Pamplona - Cendea de Oltza lana argitaratu dabe Pamielak, Udalbidek eta Euskara Kultur Elkargoak alkarlanean. Jimeno Jurioren lan guztiak jasoko dituan bildumearen 44. alea da.
Jose Maria Jimeno Jurio zanaren Toponimia navarra. V. Cuenca de Pamplona - Cendea de Oltza lana argitaratu dabe Pamielak, Udalbidek eta Euskara Kultur Elkargoak alkarlanean. Jimeno Jurioren lan guztiak jasoko dituan bildumearen 44. alea da.
Liburuaren aurkezpena Iruñean izan zan, Euskaltzaindiaren ordezkaritzan. Roldán Jimeno lanen zuzendaria, Patxi Salaberri Zaratiegi lanen argitaratzailea, Pedro Mari Azparren Oltza Zendeako alkatea, Andres Urrutia euskaltzainburua eta Bixente Arozena Udalbideko kidea egon ziran aurkezpenean.
Jose Maria Jimeno Jurio ikertzaile eta ohorezko euskaltzainak toponimia, euskerearen historia eta soziolinguistikea eta etnografia jorratu zituan batez be.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!