Bizkaiko Aldundiak I+G+B-ko proiektu bat abiarazoko dau Omako basoko margolanakaz
2013-07-16 18:16 kulturbizKontserbazinoa eta zaharbarritzea izango ditu ardatz proiektuak, eta lau alderdi landuko ditu; alde batetiik, obrako materialak, artelanean dagozan narriatzeak eta esku-hartzean aplikau beharreko erispideak ikertu eta zehaztuko dira. Ondoren, konserbazinorako eta zaharbarritzerako erabagitako tratamenduak gauzatuko dira.
Bizkaiko Foru Aldundiak I+G+B arloko proiektu bat jarriko dau martxan Omako basoko margolanakaz, eta horretarako, lankidetza hitzarmen bat izenpetu dau EHUko Euskoiker Fundazinoagaz eta Urremendi Landa Garapenerako Elkarteagaz. Kultura ondarean dauen eskumenaren barruan, ikerketa eta zaharbarritze proiektua egingo dau foru erakundeak Omako basoan, 2013tik 2015era, 72.000 euroko aurrekontuagaz.
Kontserbazinoa eta zaharbarritzea izango ditu ardatz I+G+B-ko proiektuak, eta lau alderdi landuko ditu; alde batetiik, obrako materialak, artelanean dagozan narriatzeak eta esku-hartzean aplikau beharreko erispideak ikertu eta zehaztuko dira. Ondoren, konserbazinorako eta zaharbarritzerako erabagitako tratamenduak gauzatuko dira.
Hirugarrenik, arbolen erroldea eta katalogazinoa egingo da, horreek kontrolau eta egoki mantentzeko, eta azkenik, esku-hartzeak dauen balio zientifikoa sustatuko da, bere zabalkundea eginez hedabide espezializatuetan.
Lortuko diran emoitzen bidez hobetu egin nahi dira holako ezaugarriak (land-art eta bizirik dagozan artisten arte garaikidea) dituen kultura-ondasunetan jarduteko sistemak. Proiektuan azterketa eta tratamendurako metodo barriak aplikau nahi dira, antzeko ezaugarriak dituen beste artelan batzuetan egingo diran esku-hartzeak hobetu eta bultzatzeko.
Omako basoa
Omako baso margotua 1982 eta 1985 artean egin eban, gitxi gorabehera, Agustin Ibarrola margolari eta eskultoreak. Urdaibaiko Biosfera Erreserban dago, Oma haraneko magaletako batean, Kortezubin, Santimamiñeko kobatik hur. Muino batean dago, 142 metrotik 177 metrora arteko altueran, eta 4.767 hektarea hartzen ditu.
Interesgarria da bere balio kultural, artistiko eta turistikoakaitik, eta lan piktoriko garrantzitsua osotzen dabe basoko arbola margotuek. Hainbat koloretako pintura plastikoa erabiliz arbolen azalean egindako marren bidez osotutako pintura-multzo bat da, hainbat irudi dituana: gizakiak, animaliak eta irudi geometrikoak, eta horreetako batzuk ikusteko, gainera, leku jakin batzuetan kokatu behar da ikuslea.
Omako basoa arte iraungikor moduan pentsau eban artisteak, eta ondasun hori modu egokian konserbetea erronka tekniko handia da, lan horreei eusten deutsen mihisea bizi-ziklo jakina dauen elementu natural bat baita.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!