Bilboko Alondigeak eta BEAZ-ek diseinua eta barrikuntzeagaz lotutako enpresa ekimen barriak bultzatuko ditue

Bizkaie! 2013-06-25 15:41   kulturbiz

Datorren zapatua, bagilak 29, Diseinuaren Nazinoarteko Eguna, Bilbon konturatu barik pasauko ez dan eguna izango da. Izan be, aste hau atxakitzat hartuta, BEAZ-en bitartez, Bilboko Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak, ekonomiaren motorra diran diseinua eta industria sortzailearen aldeko erronkearen alde egin eta arlo honegaz lotutako zenbait ekimen programau ditue.

Gaiaren harian, Bilboko Alondigeak eta BEAZ-ek, diseinua eta barrikuntzeagaz zerikusia daben enpresa ekimen barriak bultzatzeko lankidetza hitzarmena sinatu dabe.

Ekonomia garapenaren motorra eta bai Bilbo eta Bizkaia kanpora bultzatzeko ahaleginean dabilen Bilbao Bizkaia Design&Creativity Council, BiDC-en kide dira BEAZ eta Alondigea.

Esangura horretan, Bilboko Alondigan bertan, Shopa dendearen ondoan kokatua eta sormen eta barrikuntza lanetan ibiliko dan Espacio Desig izenekoaren sorrerea bultzatu dabe. Gune honen helburu nagusia izango da, diseinua ardatz izanik, nazinoarte mailako merkatuetan plazaratzeko beste gaitasun daben Bizkaiko enpresa edota profesionalen ekimen, ideia eta produktuak ezagutzera emotea.

Bai Bilboko Alondigeak zein BEAZ-ek be badakie ekonomia eta gizarte jarduerearen hazkundeak edozein arlotan daukan garrantzia eta ekimen honen bitartez, bien arteko ahaleginak batu, eta bai lankidetzea eta baita ekonomia motorra diran ekintza eta sormena indartu eta Bilbo eta Bizkaiak kanpora begira izan behar daben eragina bideratzen ahalegintzen dira.

Kontuak kontu, aste osoan zehar, diseinuagaz zerikusia daben ekintza desbardinak izango dira Bilboko Alondigan, besteak beste, arkitektura, produktuaren diseinua, moda, etxe barruko diseinua, diseinu grafikoa eta artisautzeagaz lotutako euskal diseinatzaileen lanak batu eta erakutsiko dira.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu