Kilometroak 2013ko kantea aurkeztu dabe
2013-02-06 10:37 Euskerea berbagaiKilometroak 2013k Ahora! abestia aurkeztu eban atzo Donostiako Koldo Mitxelena kulturunean. Inozkoen arinen dabilz, izan be Tolosako inauterietarako prest euki gura izan dabe kantea, ahal danik eta gehien zabaltzeko.
Kilometroak 2013k Ahora! abestia aurkeztu eban atzo Donostiako Koldo Mitxelena kulturunean. Inozkoen arinen dabilz, izan be Tolosako inauterietarako prest euki gura izan dabe kantea, ahal danik eta gehien zabaltzeko.
Inauterietarako, Tolosan hain garrantzitsuak diran jaietarako, aurkeztu nahi dogu Kilometroak 2013ko kanta, azaldu eben aurkezpenean. Bideoklipa udabarrian kaleratuko dabela aurreratu eben.
Mikel Zelaiak eta Jokin Albisuak konposau dabe musikea, eta berbak Juantxo Arakamak idatzi ditu. Karlos Osinaga izan da soinu teknikaria, eta Xabier Zeberio musika produkzinoaren arduraduna. Tolosako Bonberenea estudioan grabau dabe, urtarrilean.
Leloa bezela, abestia be barritzailea eta deigarria izatea nahi genduan, eta asmatu dogula uste dogu, esan eben Kiometroak 2013ko antolatzaileek. Musikarien laguntzea parebakoa"izan da ganera.
Ondoko musikariek hartu dabe parte: Juantxo Arakama (ahotsa), Jokin Albisua (gitarrak), Bonberenea txarangea, Alos Quartet, Laskabesbatza, Imanol Ubeda (ahotsa), Natalia Humus (ahotsa), Jone Otxoa (ahotsa), Aritz Mendieta (ahotsa) eta Pirritx eta Porrotx.
Tolosako Laskorain Ikastoleak antolatuko dau aurtengo Kilometroak jaia, urriaren 6an. Egun horretan batutako diruagaz ikastetxean azpiegituren arloan egindako inbersinoak bideratzea da antolatzaileen asmoa.
Hemen, Ahora! abestiaren making off-a.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!