Eskolako hizkuntza erabilerea aztertuko dabe VI. Euskal Soziolinguistika Jardunaldian

Bizkaie! 2013-01-14 13:32   jardunaldiak

Ikasleen eskolako hizkuntza erabilerea izango da VI. Euskal Soziolinguistika Jardunaldiaren gai nagusia. Urtarrilaren 31n egingo dabe batzarra, Donostiako Kursaaleko berbaldi aretoetan. Izena emoteko epea hilaren 28an amaituko da.

Ikasleen eskolako hizkuntza erabilerea izango da VI. Euskal Soziolinguistika Jardunaldiaren gai nagusia. Urtarrilaren 31n egingo dabe batzarra, Donostiako Kursaaleko berbaldi aretoetan. Izena emoteko epea hilaren 28an amaituko da.

Soziolinguistika Klusterrak Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailagaz eta ISEI-IVEIgaz batera antolatu dau Ikasleen jarduna: emaitzen hausnarrean. Arrue Ikerketa jardunaldia.

Arrue ikerketan, lehenengoz EAEko ikasmaila bitako ikasle guztien erabilera datuak jaso dira, 9-10 urteko (LMH4) eta 13-14 urteko (DBH2) ikasleenak, hain zuzen be. ISEI-IVEIk gauzatzen dauen Ebaluazino Diagnostikoaren bidez jasotako datuak dira eta EAEko ikasleek eskolan zelako hizkuntza erabilerea daben azaltzen da: gelan eta jolaslekuan, ikaskideekaz eta irakasleekaz. 2011n jasotako datuak aurkeztu eta aztertuko dira hilaren 31n. Orain arte eskolako hizkuntza erabilerearen ganean egin dan datu jasoketarik handiena da.

Norabide biko azterketa kegiteko aukerea emongo dabe aurkeztuko datuek: hezkuntza mundutik gizarteko beste arloetara, eta gizarte orokorretik hezkuntza mundura. EAEn indarrean dagozan hizkuntza politikak baloretako aukera be emongo dabe datuek, jardunaldiaren antolatzaileek azaldu dabenez.

Jardunaldiaren ganeko informazino gehiago, hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu