Capsula taldeak estreinauko dau 2013. urtea Bilboko Kafe Antzokian

z 2012-12-26 12:34   Musikea

Capsula taldeak abiatuko dau 2013. urtea Bilboko Kafe Antzokian. David Bowieren Dreaming of The Rise and Fall of Ziggy Stardust and the Spiders from Mars diskoko kanten bersinoak abestuko ditue 1:30etik aurrera.

Capsula taldeak abiatuko dau 2013. urtea Bilboko Kafe Antzokian. David Bowieren Dreaming of The Rise and Fall of Ziggy Stardust and the Spiders from Mars diskoko kanten bersinoak abestuko ditue 1:30etik aurrera. Hirukoteak, ganera, konbidadu bereziak ekarriko ditu Gabonzahar gauean.

Bowieren disko mitikoa oso-osorik joko dau bilbotartutako hirukote argentinarrak. Martin Guevarak (kantaria, gitarristea), Coni Duchessek (kantaria, baxu-jotzailea) eta Ignacio Villarejok (bateria-jotzailea) abenduaren 5ean argitaratu eben Dreaming of The Rise and Fall of Ziggy Stardust and the Spiders from Mars lana, Gaztelupeko Hotsak etxeagaz.

1972an plazaratutako diskoaren bersino propioa egin dau Capsulak. Martian grabau zituen kantak, New Jerseyko Watermusic Studiosen. Hirukoteak berezkoak dituan garage eta psikodelia doinuz jantzi ditu Bowieren abestiak.

Diskoan hainbat lagunen laguntzinoa izan dabe, besteak beste parte hartu dabe Matt Verta-Rayk (Heavy Trash, Speedball Baby), Ivan Julianek (Richard Hell and the Voidoids, The Outsets and Lovelies), Chris Cainek (We Are Scientists), Marta Ruizek eta Fernando Pardok (Sex Museum), Josu Urkidik (Eureka Hot IV) eta Gaizka eta Ager Isunzak (Audience).

Capsularen kontzertuaren ostean, dj konbidaduek rock'n'roll, indie-rock eta doinu jantzagarriak ipiniko ditue Kafe Antzokian.

Sarrerak salgai dagoz 15 euroko prezioan (sarrerea gehi edari bat).

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu