Marraz(i)Oak Ilustratzaile Barrien IV. Topaketek ilusionismoaren mundua landuko dabe

Bizkaie! 2012-11-23 10:15   jardunaldiak

Galtzagorri alkarteak eta Donostiako Artelekuk Marraz(i)Oak Ilustratzaile Barrien Topaketen laugarren edizinoa prestau dabe. Ilusionismoa: zinearen aurretik ilustratzen lemapean, zemendiaren 26tik 30era, Elena Odriozola ilustratzaileak eta Gustavo Puerta irakasle eta literatur kritikariak gidatuko ditue jardunaldiak Arteleku gunean.

Ilustrazinoak egitean dabilzanean ilustratzaileek zinemearen aurreko objektu optikoak zelan erabili daitekezan ikusi eta ikastea da aurtengo topaketen helburu nagusia. Zinemea baino lehen, hainbat objektu optikoetan egiten ziran irudien errepikapenaren bitartez sortzen zan mobimentua.

Mintegian ilusionismoaren munduan sartuko dira parte-hartzaileak bete-betean, besteak beste, argitasun-iluntasun efektua, transparentzia eta irudien gain-jartzea eta gainposizinoa landuko ditue. Tresnok hurretik ezagutzeko, ilustratzaileek Zarauzko Photomuseumera bisitea egingo dabe, zinemearen aurreko hainbat objektu dagoz-eta ikusgai bertan.

Ilustratzaileek album ilustrau bat sortzeko beharrezko makina bat ezagutza eskainiko jakiez, esperientzia artistiko eta ludikoak lantzeagaz batera. Personaia lauen arazoa, personaiek korapiloak, espazio harremonak eta atmosferen eraikuntzea landuko ditue.

Topaketako prestakuntza doban eukiko dabe epaimahaiak aukeratutako 12 lagunek, hau da, Amaia Araosla, Araitz Urbeltz, Aitziber Akerreta, Arri Bidasoro, Noelia Sierra, Maite Azkargorta, Josune Urritza, Ixone Ormaeche, Itziar San Vicente, Maider Sorasu, Begoña Durruty eta Saioa Burutarani ilustratzaileek.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu