Artea eta ekologia aztertuko ditue Leioako III. Su + Arte Sinposioan
2012-11-07 13:11 jardunaldiakEHUko Arte Ederren Fakultadeko Ikasketa Barrikuntzako eta Kalidadeko Dekanordeak artearen eta ekologiaren arteko hartu-emona aztergai izango dauan III. Su + Arte Sinposioa antolatu dau Leioako Campusean. Zemendiaren 7an eta 8an egingo ditue topaketak.
EHUko Arte Ederren Fakultadeko Ikasketa Barrikuntzako eta Kalidadeko Dekanordeak artearen eta ekologiaren arteko hartu-emona aztergai izango dauan III. Su + Arte Sinposioa antolatu dau Leioako Campusean. Zemendiaren 7an eta 8an egingo ditue topaketak.
Aditu ezagunek hartuko dabe parte jardunaldietan, tartean, José Albelda Greenpeace taldeko zuzendaritzabatzordeko kidea eta Arte Ederretan doktoreak, Oier Etxeberria artista eta musikariak, José María Parreño Artearen Historian doktorea eta saiakera eta sorkuntzako liburu ugariren egileak, Tonia Requejo Arte Garaikidearen Teoria eta Historia irakasleak Madrilgo Complutense Unibersidadean eta Jorge Riechmann poeta, itzultzailea eta Madrilgo Unibersidade Autonomoko filosofia moraleko irakasleak.
III. Su + Arte Sinposioare egitarau osoa, hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!