Getxoko Euskal Kulturearen XIV. Jardunaldiak laster hasiko dira
2012-11-02 14:55 jardunaldiakHemen dira aurten be Getxoko Euskal Kulturearen Jardunaldiak. Hamalaugarren edizino honetan berbaldi, tailer eta emonaldi ugari atondu ditue ume eta helduentzat.
Hemen dira aurten be Getxoko Euskal Kulturearen Jardunaldiak. Hamalaugarren edizino honetan berbaldi, tailer eta emonaldi ugari atondu ditue ume eta helduentzat. Abenduaren 3an egingo dan Euskerearen Nazinoarteko Egunaren inguruan antolatu ditue ekitaldiak. Euskerea eta euskal kulturea ahalik eta gehien zabaltzea da jardunaldion helburu nagusia, Getxoko Udaleko iturriek adierazo dabenez.
Euskal Kulturearen XIV. Jardunaldiek egitarau polita eskainiko da zemendian eta abenduan, Getxoko makinatxu bat lekutan. Udalagaz batera, Bizarra Lepoan, ALBE, Sendi, Egizu, UK aldizkaria, Getxophoto, Itxas Argia, Itxartu Dantza eta Bizkaiko Trikitixa alkartea taldeek hartu dabe parte kultur eskaintzea prestetan.
Zemendiaren 10ean hasiko dira jardunaldiak, Ane Monna, Oskola eta Karramarro taldearen eskutik. Umeentzako Maddi Pirata antzezlana eskainiko dabe Musika Eskolan, 12:00etan. Hurrengo egunean, Hitz-Enea erakusketea edegiko dabe Algortako azokan. Ganera, umeentzako eta familientzako hainbat tailer be izango dira, tartean jaboi ekologikoak egiteko ikastaroa, zemendiaren 11ra arte, Gaztelekuan. Hurrengo astean, hilaren 21ean, gaileta tailerra egingo dabe, Bidebitarte txokoan, eta Zu zeu sukaldari, 30ean, Itxas Argia txokoan.
Antzerkiari jagokonez, Morritson eta Gartzia, kultoko antzezlana egingo dabe zemendiaren 21ean, 20:00etan, Pippers tabernan, eta 29an, Euskalduna naiz eta arraro nago umorezko bakarrizketea aurkeztuko dabe, Billares tabernan.
Izarren Distira Galaren V. edizinoa zemendiaren 11n egingo dabe, 19:00etan, Musika Eskolan. Udalerriko hainbat gaztek euskera hutsezko ikuskizuna aurkeztuko dabe. Alberto Iñurrategik Porrotaren gorazarrea berbaldia eskainiko dau 22an, 19:30ean, Fadurako Kiroldegiko batzar aretoan, Itxas Argiak antolatutako Mendi astearen barruan. Handi egun bira, hilak 24, Nazinoarteko Trikitixa Jaialdia egingo da Musika Eskolan, Asturias, Okzitania eta Euskal Herriko musikariekaz
Argia Ereiten Getxoko III.Euskera Saria hilaren 28an emongo dabe Faduran, eta zemendia ondo amaitzeko, 30ean, euskal mitologiaren jaia ospatuko da Kukupraka Ludotekan. Abenduan be egongo zer egin eta ikusi Getxon.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!