Gasteizko Artiumek 'Artearen beharra' aldarrikatzeko jarduera bat antolatu dau

Bizkaie! 2012-10-30 17:38   jardunaldiak

Gasteizko Artium Arte Garaikideko Zentro-Museoak Grey Flag proiektuaren barruan Laurina Paperina eta Artemio artistek erabilten daben burazurra erabiliko dau Domu Santuko zubian, Artearen beharra izenburupean, baliabide lez bisitariek artearen eta kulturearen aldeko ekimenetan parte hartu deien.

Gasteizko Artium Arte Garaikideko Zentro-Museoak Grey Flag proiektuaren barruan Laurina Paperina eta Artemio artistek erabilten daben burazurra erabiliko dau Domu Santuko zubian, Artearen beharra izenburupean, baliabide lez bisitariek artearen eta kulturearen aldeko ekimenetan parte hartu deien. Parte-hartzaileek euren burazurrak diseinau edota testu bat idatzi beharko dabe, eta Artiumen Artearen beharra aldarrikatuko dauen manifestazino isil baten kide izango dira.

Museoa zabalik egongo da zubiko egun guztietan, goizeko 11:00etatik gaueko 21:00ak arte, etenik barik, eta proposamenean parte hartuko daben bisitariek Zuk nahi duzuna tarifea izango dabe, hau da, eurek erabagiko dabe pagau ala ez eta zenbat, eta Artiumek diseinau dituan kamisetatan 6 euroko beherapena izango dabe eta okasinorako Laurina Paperina eta Artemio artistek Grey Flag programarako egin dituen afixa-pankartakaz diseinautako bi elastiko modeloetatik bat erosi ahal izango da.

Gainera, familiagaz datozenek aztarna joko batean parte hartzeko aukerea izango dabe, eta eurentzat egokitutako materialak eta lanerako guneak izango ditue.

Artearen beharra proposamena Grey Flag proiektuagaz lotutako jarduerea da. Proiektu honek artista batzuei eta besteei eskatutako afixa-pankarta sail bat batzen dau, eta guztiek artearen mundua dabe aitagai, umorez, ironiaz edota sarkasmoz erabilia. 100 metro koadrokoak diran afixa-pankarta horreek Artiumen eraikinaren fatxadan dagoz ikusgai eta zibilizazinoaren eta kulturearen termometroa dan artearen beharra erakustea dabe helburu, museotik adierazo dabenez.


Gizarte-sareak

Parte hartu nahi baina etorri ezin diranek, euren burazurra museo@artium.org helbidera edota Artiumen gizarte-sareetara (#theneedforart @ArtiumVitoria) bialdu ahal izango dabe The Need for Art gaiagaz. Artiumek gizarte-sareak bete nahi ditu eta bisitariek egingo dituen irudiak eta testuak batuko dituan liburuxka bat argitaratu.

Txikienek be museoa bisitau eta artearen eta kulturearen aldeko ekimenetan parte hatuz gozau ahal izango dabe: aztarna jokoak, eurentzat egokitutako materialak etaeurentzat pentsautako laneko guneak izango ditue prest.

Laurina Paperinak Artium Burazurra sortu dau jarduera honetarako. Lan honetan agertzen dan ahoan Artium Bildumea agertzen da eta uleak, izerdi tanta moduan, zentro-museoaren sarreran dagoan Javier Perezen Un pedazo de cielo cristalizado obrearen malkoak irudikatzen ditu.

Horrezaz gan, aste honetan, eguenetik domekara bitartean, Artiumek bere hamargarren urteurrena ospatzeko antolatu dituan hiru erakusketetarako dobako bisita gidatuak eskainiko ditu 12:30ean eta 18:30ean. Haritik tiraka izenburupean, oso izaera desbardinetakoak diran baina alkarregaz zerikusia daben hiru erakusketa batzen ditu: Atrakzioen muntaketa, Erraiezko arima eta Ispilu irudia.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu