Tolosa-Donostia hautagaitzeak lortu dau 2016ko Nazinoarteko Txotxongilo Batzarra
2012-05-31 12:02 kulturbizChengdu (Txina) herrian egindako botazinoan, euskal hautagaitzeak bikoiztu egin ditu beste hautagaiak (Ekaterimburgo) lortutako botoak. Hiru ziran hautagaiak baina orain egun batzuk Finlandiako Oulu herria erretirau eta gero, bi geratu dira lehian, Tolosa-Donostia eta Errusiako Ekaterimburgo.
Tolosak eta Donostiak hautagaitza bateratua aurkeztu eben, lau urtean behin egiten dan ekitaldi hau antolatzeko eta azkenean Tolosa-Donostia hautagaitzeak lortu dau 2016ko Nazinoarteko Txotxongilo Batzarraren egoitza izatea. Tolosak, (Topic, Tolosako Nazinoarteko Txotxongilo Zentroa) eta Donostiak (2016ko Europako Kultur Uriburua) bat egin eben ekitaldia lortzeko.
Chengdu (Txina) herrian egindako botazinoan, euskal hautagaitzeak bikoiztu egin ditu beste hautagaiak (Ekaterimburgo) lortutako botoak. Hiru ziran hautagaiak baina orain egun batzuk Finlandiako Oulu herria erretirau eta gero, bi geratu dira lehian, Tolosa-Donostia eta Errusiako Ekaterimburgo. Tolosa-Donostia hautagaitzearen alde egiteko Chengdu urian izan dira Blanca Urgell Kultura sailburua, UNIMA Alkarteko, Etxepare Institutuko, Tolosako alkatetzako eta Donostia 2016ko ordezkariak.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!