Emakumeen Dokumentazino Zentroak Bilboko Alondigako BBK Mediatekeari emon deutso bere literatur funtsaren zati bat
2012-05-22 18:07 kulturbizOrain arte John Jauregiaren lehenengo pisuko liburutegia osotu dauen funtsaren zati bat lagata, alde batetik, Emakumeen Dokumentazino Zentroko eskari espezifikoa zentralizetea lortuko da, eta bestetik, emakumeek sortutako literaturearen eskutik mobimentu feministea zabaltzeko aukerea egongo da, kultura arloko eta izaera publikoa dauen beste zentro batean, Alondigan, hain zuzen be.
Bilboko Udaleko Bardintasun, Lankidetza eta Herritartasun Sailak eta Emakumeen Dokumentazino eta Ikerketa Zentroak sinatu daben hitzarmenari esker mobimentu feministearen informazino historikoa zabaltzeko dokumentu funts barria izango dau Bilboko Alondigako BBK Mediatekeak. Dokumentu funtsa Bilboko Zazpi Kaleko John Jauregiko Dokumentazino Zentroak orain arte izan dauen emakumezko literaturearen zati batek osotzen dau.
Emakumeen Dokumentazino Zentroa euskal mobimentu feministearen dokumentu historikoak gorde eta hobetzeko eta ikerkuntza feministarako erreferentziazko zentroa izateko sortu zan aspaldi. Bere baliabideak zentzuz erabilteko eta zeregin barriak bermatzeko, Dokumentazino Zentroak 1.200 monografiaz (emakumeek egindako eleberria, olerkia eta antzerkia) osotutako literatura-funtsa osoa Bilboko Alondigako BBK Mediatekeari emotea erabagi dau.
Maite Albiz Emakumeen Dokumentazino eta Ikerketa Zentroak erronka barriei aurre egin behar deutse, feminismo eta genero arloko gaiei buruzko ikerkuntzan eta garapenean erreferentziazko liburutegi moduan. Orain 30 urte, 1982an, Zentroa Bizkaiko Emakumeen Asanbladako lantalde baten proiektu lez hasi zan. Helburua Euskal Herriko mobimentu feministearen ideiak eta jarduerak iraunarazotea eta dokumentetea zan eta, aurrekoaren ondorioz, sexismorik bako ikuspegia eben kultura-adierazpenak zabaltzea.
Horretarako, proiektua garatu behar eban boluntario-taldeak oinarrizko ardatz bikotxa ezarri eban: euskal mobimentu feministearen dokumentu-fondoa iraunarazotea eta zentroa feminismo eta genero arloko ikerketak zabaltzeko iturburu bihurtzea.
9.400 ale
Dohaintza personalen bidez eta produkzino zientifiko nahiz literario feministearen obrak erosita, zentroak 9.400 ale baino gehiagoko liburutegia sortu dau euskarri desbardinetan. Gainera, aldizkari espezializatuko hemeroteka eta munduko ikuspegi zinematografikoa jasoten daben filmetan nahiz dokumentaletan 370 lan baino gehiago dagoz, gaikako 20 arlotan antolatuta.
Gainera, zentroak mobimentu feministearen 800 bat kartel daukaz digitalizauta. Horreeei esker, www.emakumeak.org webgunearen bitartez konsultea egitea erakargarriagoa da. Bestetik, interesa daben guztientzako edukien mailegua dago. Liburutegia herritar guztiei edegita egon arren, erakundeetan genero bardintasuneko sailak ugaltzean, eta Euskal Herriko Unibersidadearen genero ikasketak dirala eta, dokumentuen eskaria handitu egin da, batez be, hezkuntzan, emakumearen erakundeetako sailen profesionalen artean (osasun-etxeak, auzo-etxeak) eta emakumeen alkarteetan eta mobimentu feministan.
Orain arte John Jauregiaren lehenengo pisuko liburutegia osotu dauen funtsaren zati bat lagata, alde batetik, Emakumeen Dokumentazino Zentroko eskari espezifikoa zentralizetea lortuko da, eta bestetik, emakumeek sortutako literaturearen eskutik mobimentu feministea zabaltzeko aukerea egongo da, kultura arloko eta izaera publikoa dauen beste zentro batean, Alondigan, hain zuzen be.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!