Txillardegiri buruzko saiakera laburra idatzi dau Fito Rodriguezek
2012-04-24 12:54 kulturbizFito Rodriguez idazle eta irakasleak Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegiri buruzko saiakera laburra kelaratu dau Erein etxeagaz. Urtarrilean hildako idazle, hizkuntzalari, euskaltzale eta politikariaren pentsamendua azaltzen ditu lanean. Txillardegi Haran sailaren laugarren zenbakia da, euskerazko lehenengoa, eta 44 orrialde ditu.
Fito Rodriguez idazle eta irakasleak Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegiri buruzko saiakera laburra kelaratu dau Erein etxeagaz. Urtarrilean hildako idazle, hizkuntzalari, euskaltzale eta politikariaren pentsamendua azaltzen ditu lanean. Txillardegi Haran sailaren laugarren zenbakia da, euskerazko lehenengoa, eta 44 orrialde ditu.
Rodriguezek hurretik ezagutu eban Txillardegi, biak ibili ziran-eta irakasle unibersidadean. Egileak berak aurkezpenean azaldu ebanez, subjektibotasunetik idatzitako lana da, neutrala izateko asmo bakoa. Txillardegiren ganean jakin-mina sortzea da saiakearearen helburu nagusia, izan be ez da posible, egilearen eritxiz, Txillardegiren lan guztia liburu bakarrean batzea. Hizkuntzalari eta politikari donostiarragaz zorretan egoala pentsetan eban Rodriguezek, eta liburu honegaz zorrak ordaintzen hasi dala uste dau.
Txillardegik literaturan, politikan eta euskerearen normalizazinoan egindako ekarpenak jaso ditu idazle gasteiztarrak. Saiakerea hurreratze bat besterik ez dala nabarmendu eban Rodriguezek, Txillardegi personaia eta egilea ulertzeko bere ekarpena.
Fito Rodríguez (Gasteiz, 1955) EHUko irakaslea da. EIE Euskal Idazleen Alkarteko lehendakaria eta Bergarako Idazleen Eskolako irakaslea izan da. 2005. urtean Joseba Jaka bekea lortu eban, Kasandra leihoan saiakera-lanari esker. Hemen, Fito Rodríguezen beste argitalpen batzuk: Bertsolaritza eta Eskola, Ikastolak eta Euskal Eskolak, Magrittek ez omen zuen pipatzen, Jeu de Paume eta Jerusalem: Xalimen hiria. Gaztelaniaz be kaleratu ditu liburu batzuk: El Ira y la Paz en Irlanda, Construir o destruir naciones eta Nacionalismo y educación.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!