Pabilioi 6-k 'Tabernas fantásticas' egitasmoa aurkeztuko dau
2012-04-12 12:05 kulturbizBilboko Pabilioi 6 aretoak Tabernas fantásticas ekimena aurkeztuko dau hilaren 12an, 19:00etan. Ramon Bareak azalduko ditu egitarauko ekitaldiak, eta beragaz batera David Giménez editorea izango da. El Gran Bob, Aragaoiko Casetas herriko Vinos Chueca taberna fantastikoaren arduradunak, be hartuko dau parte aurkezpenean.
Bilboko Pabilioi 6 aretoak Tabernas fantásticas ekimena aurkeztuko dau hilaren 12an, 19:00etan. Ramon Bareak azalduko ditu egitarauko ekitaldiak, eta beragaz batera David Giménez editorea izango da. El Gran Bob, Aragaoiko Casetas herriko Vinos Chueca taberna fantastikoaren arduradunak, be hartuko dau parte aurkezpenean.
Tabernea poesia, arte grafiko, musika eta beste hainbat kultur agerraldiren erakusleiho bihurtzen da Tabernas fantásticas egitasmoaren bitartez. Ikuskizunak herri-administrazinoen laguntza barik gauzatzen dira, arduradunek nabarmentzen dabenez. Ekimena martxan dago estadu espainiarreko hainbat lekutan.
Prentsaurrekoan Pablioi 6ko tabernan egingo diran ekitaldiak aurkeztuko ditu Ramon Bareak.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!