Literaldia 2012: egungo euskal literaturearen erakusleiho Bartzelonan
2012-04-04 17:30 jardunaldiakApirilaren 11tik maiatzaren 12ra, Bartzelonak Literaldia’12 euskal literatureari eskainitako jaialdiaren zortzigarren edizinoa hartuko dau, Bartzelonako Euskal Etxeak antolatuta, Bartzelonako Unibersidadea, Bartzelonako Unibersidade Autonomoa eta Hizkuntz Eskola Ofzialak lagundurik.
Apirilaren 11tik maiatzaren 12ra, Bartzelonak Literaldia’12 euskal literatureari eskainitako jaialdiaren zortzigarren edizinoa hartuko dau, Bartzelonako Euskal Etxeak antolatuta, Bartzelonako Unibersidadeak, Bartzelonako Unibersidade Autonomoak eta Hizkuntz Eskola Ofzialak lagundurik. Liburu aurkezpenak, mahai-inguruak, kontzertuak, ikuskizunak, bertsolariak, lehiaketak, literatura ibilbideak, erakusketak... Jaialdiaren zortzigarren edizinoa proposamen eta barritasunez jantzita dator.
Gaur egungo Euskal Herria literaturan lelopean jaialdiak ekitaldi ugari —hogei baina gehiago- eskainiko dau, horreetako gehienak dobakoak, eta gustu eta edade guztietarako. Eta hau guztia Sant Jordi eguna ahaztu barik, era berean talentu barriak zein egile ezagunak aurkeztuz.
Literaldia’12 jaialdiak teknologia barriak protagonista dituan literatur lehiaketa baten alde egingo dau apustu. Twitter izango da egun batez edo gehiagoz idazle izateko aukeraturiko plataformea, ipuin kolektibo baten eraketea edota gehienez 140 karaktere izango dituan mikroipuin baten sorkuntzeagaz, #mikroipuina #mikroconte #ipuintzarra #megaconte hashtag-ak erabiliz.
Literaldia interesgarri egiten dauen bestelako ekitaldi bat Orhipean, Geure herria ezagutzen liburuaren katalanerako itzulpena da, Euskal Etxearen koedizinoagaz eta Quimi Porteten hitzaurreagaz. Lanak dozena erdi edizino ditu eta hainbat hizkuntzatan itzulia izan da. Orhipean liburua sano lagungarria da herri baten iragana, gaur aroa eta etorkizuna be ulertzeko.
Informazino gehiago eta egitaraua:
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!