Sarako Idazleen Biltzarrak Pier Paul Berzaitz kantaria eta Jakintza alkartea sarituko ditu
2012-04-04 15:54 jardunaldiakSarako Idazleen Biltzarrak Pier Paul Berzaitz abeslaria eta Jakintza Ziburuko alkartea sarituko ditu apirilaren 9an. Sarako liburu azokearen 29. edizinoa egingo dau. Euskal Kultur Erakundeak eta Sarako Turismo Bulegoak antolatu dabe Idazleen Biltzarra, eta urtero lez, herriko kiroldegian egingo dabe.
Sarako Idazleen Biltzarrak Pier Paul Berzaitz abeslaria eta Jakintza Ziburuko alkartea sarituko ditu apirilaren 9an. Sarako liburu azokearen 29. edizinoa egingo dau. Euskal Kultur Erakundeak eta Sarako Turismo Bulegoak antolatu dabe Idazleen Biltzarra, eta urtero lez, herriko kiroldegian egingo dabe.
Antolatzaileek adierazo dabenez, aurten sekula baino liburu gehiago aurkeztuko dira Saran, izan be ehun egile inguru, 25 alkarte eta 17 argitaletxe batuko dira Pazko astelehenean.
Urtero lez, Elkar etxeak Gezteluma Ipar Euskal Herriko idazle gazteentzako saria emongo dau; aurten, Peio Jorajuriak jasoko dau.
Euskaltzaindia urtero-urtero joaten da Sarara, argitalpen barriak erakusteko. Aurton, lau liburu aurkeztuko ditu: Euskaltzainak bildumako Bertze prediku batzuk, Gratien Adema Zaldubiren hamalau prediku; Jagon bildumako Gazteak, aisialdia eta euskara Ipar Euskal Herrian, Erramun Baxok eta Jean Baptiste Coyosek idatzitako ikerketea; Euskaltzainak saileko Zuberoako Antzertia edo Pastorala, Junes Casenave-Harigileren pastoralari buruzko azterketa sakona; eta, Iker bildumako Eugene Goyheneche: Onomastique du Nord du Pays Basque, Eugène Goyenechek 1966an Bordeleko Unibersidadean defendatu eban tesia.
Euskaltzaindiaren honek liburu guzto honeek hilaren 9an aurkeztuko ditue, 10:25ean, eta egileekaz batera, Andres Urrutia euskaltzainburua eta Aurelia Arkotxa buruordea izango dira.
Maiatz alkarteak be hainbat lan eroango ditu sarako Idazleen Biltzarrera. Maiatz aldizkaria orain 30 urte argitaratu eben, eta atxaki horregaz bilduma berezia atondu dau Luzien Etxezarretak zuzentzen dauan taldeak. Bost liburu barri aurkeztuko ditue Saran: Piarres Troundayren Galerna poesia-lana, Peio Jorajuriaren Inifife bidaia-liburua, Urtzi Urkizuren Kezka bat gutxiago poema-bildumea, Eric Dicharryren Hormatik hormaraino eta Itxaro Bordaren Medearen iratzarpena olerki-liburua.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!