Erik Truffaz suitzarrak abiatuko dau aurtengo 365 Jazz Bilbao zikloa

Bizkaie! 2012-02-03 12:26   Musikea

Hilaren 15ean abiatuko da 365 Jazz Bilbao zikloaren laugarren edizinoa Erik Truffaz 4tet taldearen eskutik, Guggenheim museoan. Laukote suitzarraz aparte, beste lau taldek joko dabe aurtengo egitarauaren barruan, Pee Wee Ellisek, Jason Moranek, Rabih Abou Khalilek eta María Joao-Mario Laginha bikoteak.

Hilaren 15ean abiatuko da 365 Jazz Bilbao zikloaren laugarren edizinoa Erik Truffaz 4tet taldearen eskutik, Guggenheim museoan. Laukote suitzarraz aparte, beste lau taldek joko dabe aurtengo egitarauaren barruan, Pee Wee Ellisek, Jason Moranek, Rabih Abou Khalilek eta María Joao-Mario Laginha bikoteak. Bilbao 700 Fundazinoaren iturriek jakinarazo dabenez, Bilboko hainbat hoteletan Euskal Herriko eta Espainiako musikariek be izango ditue kontzertuak.

Erik Truffaz 4teten ostean, AEBetako Jason Moran pianisteak Alkarte Filarmonikoan joko dau martiaren 15ean. Maria Joao & Mario Laginha Quartet bikote portugaldarrek eskainiko dabe hirugarren emonaldia, Alkarte Filarmonikoan, apirilaren 20an.

Maiatzean, hilaren 24an, Rabih Abou Khalil & Mediterranean Quintet Libanoko taldearen txandea izango da, Campos Antzokian. 365 Jazz Bilbao zikloko azkenengo kontzertua Pee Wee Ellis Funky Asembyk egingo dau, bagilaren 16an, Bilboko Gau Zuria ekimenaren egitarauaren barruan. Zuzeneko guztiak 20:00etan dira.

365 Jazz Bilbaon parte hartuko daben ganerako taldeak Melsax, íZas!, Albert Villa, Bob Sands eta Javier Alzola dira. Egitarau osoa, hemen.

Jazzaren nazinoarteko kalidade handiko musikariak, prezio merkeetan eskaintzea da 365 Jazz Bilbao ekimenaren helburua.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu