Ruper Ordorikak kontzertu bi eskainiko ditu zezeilean Berlinen

Bizkaie! 2012-02-03 10:57   Musikea

Ruper Ordorikak kontzertu bi egingo ditu Alemanian zezeilean, bata Berlinen, 11n, eta bestea Konstanzen, 13an. Etxepare Euskal Institutuak babestu ditu emonaldi biak.

Ruper Ordorikak kontzertu bi egingo ditu Alemanian zezeilean, bata Berlinen, 11n, eta bestea Konstanzen, 13an. Etxepare Euskal Institutuak babestu ditu emonaldi biak.

Berlineko zuzenekoa Deutsch-Baskische Kulturverein erakundeak antolatu dau, eta Mediengalerie aretoan izango da (Dudenstrasse, 10), 19:30ean. Bertan Hodeien azpian lan barriko abestiak eskainiko ditu musikari oñatiarrak.

Zezeilaren 13ko kontzertua Universität Konstanzek prestau dau, Euskal kultur eta gatazka politikoa izenburuko biltzarraren barruan. Emonaldia Konstanzeko Antzokiko Werkstatt gunean izango da, 19:30eaj. Zuzeneko honetan, Ordorikak abesti barri zein zaharrak kantauko ditu.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu