'Kulturgintzea euskerearen garabidean' aztergai, V. Euskal Soziolinguistika Jardunaldietan
2012-01-31 13:58 jardunaldiakKulturgintza euskararen garabidean izenburupean, Donostian egingo ditue V. Euskal Soziolinguistika Jardunaldiak, zezeilaren 24an. Daborduko izena emoteko epea edegi dabe, eta egitaraua zabaldu dabe. Jardunaldia hausnarketa teorikoan eta maila aplikatuan euskalgintzan lanean dabilzanei zuzenduta dago.
Kulturgintza euskararen garabidean izenburupean, Donostian egingo ditue V. Euskal Soziolinguistika Jardunaldiak, zezeilaren 24an. Daborduko izena emoteko epea edegi dabe, eta egitaraua zabaldu dabe. Jardunaldia hausnarketa teorikoan eta maila aplikatuan euskalgintzan lanean dabilzanei zuzenduta dago. Ikerlarien, unibersidadeko irakasleen, eta ikastetxeetan, lan munduan eta administrazinoan euskerearen normalizazinoan dabilzanen topagune izan nahi dau.
Jardunaldia goizeko bederatzietan abiatuko da. Lehenengo berbaldia Jon Sarasuak (Sorguneak ikertegia. HUHEZI, Mondragon Unibertsitatea) egingo dau, Kultur bizitzearen azterketa kualitatiboaren emoitzak, ondorioak eta proposamenak. Ostean, kultura-transmisinoari buruzko lan-saioak egingo ditue hedabideak, sorkuntzea eta hezkuntzearen ganean. Igor Elortza, Gotzon Barandiaran, Alberto Barandiaran eta Jasone Aldekoa izango dira gidariak. Arrastian, Euskaltasuna hiritik. Donostia 2016 atxakia hartuta berbaldia eskainiko dau Eduardo Apodaka EHUko irakasleak. Ondorioen aurkezpena egin orduko, Mirian Lukik eta Concetta Probanzak Euslandia lana aurkeztuko dabe.
Jardunaldietan izena emoteko azkenengo eguna zezeilaren 21a da, eta Soziolinguistika klusterraren webgunean bertan egin behar da.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!