'Neguko Bidaia' eta 'Kontzertu Klasikoak' zikloak Getxon

Bizkaie! 2012-01-23 11:27   Musikea

Getxoko Udalak, Andres Isasi Musika Eskolearen eta Kultur Etxearen bitartez, 2012ko lehenengo hiruhilekorako udalerrian musika klasikoko zortzi kontzertuen eskaintza egin dau. Urtarrilaren 21tik martiaren 17ra arte (urtarrilaren 28an izan ezik), Musika Eskolako Areto Nagusiak IV. Neguko Bidaia zikloa eta XXVII. Kontzertu Klasikoak emonaldiak hartuko ditu.

Getxoko Udalak, Andres Isasi Musika Eskolearen eta Kultur Etxearen bitartez, 2012ko lehenengo hiruhilekorako udalerrian musika klasikoko zortzi kontzertuen eskaintza egin dau. Urtarrilaren 21tik martiaren 17ra arte (urtarrilaren 28an izan ezik), Musika Eskolako Areto Nagusiak IV. Neguko Bidaia zikloa eta XXVII. Kontzertu Klasikoak emonaldiak hartuko ditu.

Josu Loroño Udaleko Komunikazino zinegotziak eta Andres Isasi Musika Eskolako presidenteak adierazo dauenez, Getxoko Udalak badaki udalerrian musika zaletasun handia dagoala eta, hori dala eta, musikazaleak kontzertu horreetara joatea errazteko apustua egin dau, izan be, emonaldiak Musika Eskolako Areto Nagusian batzeaz gan, zapatuetarako be kontzertuak antolatu ditu, ahalik eta jende gehien erakarteko.


Neguko Bidaia

Urtarrilaren 21etik zezeilaren 25era arte, Andres Isasi Musika Eskolearen XXV. urteurreneko egitarauaren barruan, Neguko Bidaia kontzertu-solasaldien laugarren edizinoa egingo da. Musikatik ibilbidea egitea proposatzen dauen ekimena da. Musika Eskolako presidenteak, Josu Loroñok adierazo dauenez, kontzertuen iraupena ordubetekoa izango da gitxi gorabehera eta hasieran hitzaurrea izango dau eta amaitutakoan solasalditxua. Entzuleek parte hartu ahal izango dabe errezitaldiari buruzko eretxi eta gadlerakaz.

Aurten honako kontzertu honeek egongo dira: Trío Dharma, klarinetea, biolontxeloa eta pianoa, urtarrilaren 21ean; kantu eta pianoaren emonaldia Susana Cerros, Eider Torrijos eta Mario Lerenagaz, zezeilaren 4an; jazz kontzertua Javi Alzola Power Band taldeagaz, zezeilaren 11n; Luis Orden eta Mª Esther Guzmanen txirula eta gitarra bikotea, zezeilaren 18an; eta, azkenik, Les Galoubets de la Chambreren antxinako musikea, zezeilaren 25ean.

Kontzertuak 19:30ean hasiko dira eta sarrerearen prezioa 4 eurokoa izango da.


XXVII. Kontzertu Klasikoak

Koldo Iturbe Getxoko Udaleko Kultura zinegotziak, barriz, Kontzertu Klasikoak, lehenengo aldiz, hiru zaoptutan jarraian izango dirala aurreratu dau. Aurten, martiaren 3an, Judith Jauregui piano jotzaile donostiarrak zabalduko dau zikloa. Bakarka estraineko diskoa argitaratu barri dau, Robert Schumann, el arte de lo pequeño izenburua dauena eta disko horretako dosinuak ekarriko ditu Getxora.

Martiaren 10ean Orquesta Barroca de Sevilla-ren txandea izango da, estaduan izen handienetarikoa, erispide historikoakaz antxinako musikea interpretetan aditua.

Azkenik, martiaren 17an, Kontzertu Klasikoek agur esango dabe Quatuor Schumann bakarlariagaz eta izen handiko musikariz osotutako laukote suitzarragaz.

Emonaldi horreek guztiak 19:30ean hasiko dira eta sarrerearen prezioa 8 eurokoa izango da (20 € hiru kontzertuetarako abonamendua).

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu