BizBAK-ek telebistaren eta artearen arteko loturea aztertuko dau 'Artists killed media starts' mintegian

Bizkaie! 2012-01-11 13:01   jardunaldiak

Artists killed media starts mintegian telebistaren, zinemaren, bideoaren eta artearen arteko hartu-emon konplexu eta aldakorrak jorratuko dira. Ekimena ElectroClass proiektuaren barruan sartzen da. Proiektua María Ruido artistak zuzentzen dau, 80ko hamarkadatik aurrera telebista autonomikoa oinarri hartuta eregitako lanaren iruditeriaren inguruan.

Artists killed media stars ElectroClassen jarraipena da, María Ruidoren eta Consonniren pelikulea, ETBko artxiboan oinarritua eta Bilbo kasu zehatz moduan aztertzen dauena. Artists killed media stars Consonnik antolatu dau, BizBAK Bizkaia Bilbao Arte eta Kultura, UPV/EHUko Bizkaiko Kampuseko programazino kulturala (UPV/EHU) eta AlhóndigaBilbaogaz lankidetzan.

Urtarrilaren 12, 13 eta 14an, UPV/EHU Bizkaia Aretoa eta Bastida aretoa, Kulturen Ataria eta AlhóndigaBilbaoko Golem zinema-aretoak mintegiko hitzaldien, mahai-inguruen eta proiekzinoen agertokiak izango dira. Consonniren webgunean emon daiteke izena, lekua bete arte.

Artists killed media starts mintegian telebistaren, zinemaren, bideoaren eta artearen arteko hartu-emon konplexu eta aldakorrak jorratuko dira. Ekimena ElectroClass proiektuaren barruan sartzen da. Proiektua María Ruido artistak zuzentzen dau, 80ko hamarkadatik aurrera telebista autonomikoa oinarri hartuta eregitako lanaren iruditeriaren inguruan. Proiektu horretan, ohiko langile-klasearen kontzeptua desegiteari eta Bilbo uriak azken hiru hamarkadetan izan dauen muturreko aldaketeari buruzko gogoetea egiten da.

Urtarrilaren 12, 13 eta 14an, artearen eta telebistaren arteko lotureari buruzko adituek eta ElectroClass proiektuan, besteak beste, Patrick Watkins, Martha Rosler eta Ángel Quintanak, telebistaren iraganari eta orainaldiari eta telebistak arteagaz dauen lotureari buruzko hitzaldi eta mahai-inguruetan parte hartuko dabe.

Hitzaldiak eta mahai-inguruak AlhóndigaBilbaoko Bastida Aretoan eta UPV/EHUko paraninfoan egingo dira. Proiekzinoak Kulturen Atarian eta Golem Alhóndiga zinema-aretoetan ikusi ahal izango dira.

Consonniren webgunean emon daiteke izena lekua bete arte, eta prezioak ondokoak dira: eguen arratsaldea: 5 €; bariku osoa, hizlariekin eta bertaratuakaz egingo dan bazkaria barne hartuta: 15 €; zapatu arratsaldea: 5 €; txartela saio guztietarako + barikuko bazkaria: 20 €.


Egitaraua

Urtarrilak 12, AlhóndigaBilbao, Bastida Aretoa.

16:00 Electroclassen aurkezpena: Maria Ruido eta Maria Mur (consonni).
17:15 Angel Quintana.
19:00 Jeanne Van Heeswijk.

Urtarrilak 13

Bizbak. Baroja Aretoa.
10:30 Ingrid Guardiola
12:15 Martha Rosler
Bizbak. Laboa Aretoa
14:30 Bazkaria bertaratutakoen eta hizlarien artean.
AlhóndigaBilbao, Bastida Aretoa.
16:30 Mahai-ingurua: kritika bideografikoa eta beste TV forma batzuk Espainian, F.Rodriguez, Ingrid Guardiola, Félix Perez-Hita.
18:15 Martha Rosler. Proiekzinoa eta aurkezpena: Born to Be Sold: Martha Rosler Reads the Strange Case of Baby S/M (1988) 35 min.

Urtarrilak 14

AlhóndigaBilbao, Bastida Aretoa.
16:30 Peter Watkins. Aurkezpena eta proiekzinoa: La Comuna (2000), 200 min. gitxi gorabehera.


ElectroClass

ElectroClass 80ko hamarkadatik aurrera telebista autonomikoa oinarri hartuta eregitako lanaren iruditeriaren inguruko proiektua da. ETBko artxiboa oinarriko material moduan eta Bilbo uria kasu zehatz moduan hartuta, proiektu honetan gogoetea egiten da ohiko langileen klasea desegiteari buruz, industria-kapitalismotik tertziarizazinora igarotzean gure lan-baldintzetan izandako aldaketei buruz, eta polis uria Bilbao marka bihurtzeari buruz.

ElectroClass María Ruido artistaren proiektua da, Consonnigaz lankidetzan egindakoa. 7 kapituluko produkzino bideografikoa da, eta kapitulu bakotxa 7 minutuko iraupenekoa da. ETBko telebista-artxiboa desmuntatzetik sortzen da, ikus-entzunezko beste material batzuen aurrez aurre.

Lanaren lehenengo etapan, ElectroClass proiektuak EiTBren, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzearen babesa eta Zinebiren parte-hartzea dauka. Artists killed media stars mintegian AlhóndigaBilbao eta BizBAK lankidetzan ibili dira.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu