'Erramunen soinua', umeei trikitixea zer dan azaltzeko istorioa

Bizkaie! 2011-12-15 11:03   Musikea

Bizkaiko Tritikitixa Alkarteak Unai Elorriagak idatzitako umeentzako Erramunen soinua liburua eta diskoa kaleratu barri ditu. Idazle algortarrak personai xelebre batzuei buruzko istorioa sortu dau, trikitixearen nondik-norakoak azaltzeko; nondik datorren, zelan joten dan, zeintzuk erritmo erabilten diran eta abar.

Ipuinean protagonistek hainbat kanta abesten ditue, eta horrek danak diskoak batu ditue. Kanten etrak ipuinean txertaturik dagoz, piezok trikitixeagaz joteko partiturak bere bai. Partiturok trikitixa ikasleei zuzendutako argibideekaz agiri dira; nota non dagoan edo zein atzamarregaz jo behar dan jakiteko. Liburuaren amaieran aitaturiko oharrak ulertzeko informazinoa eskaintzen da.

Musika egitearen eta transkribatzearen ardurea Xabi Aburruzaga eta Jose Urrejolarena izan da; Unai Elorriagak idatzitako letretatik abiatuz pieza barriak sortu ditue. Eider Eibarrek egin ditu irudiak. Istorio, musika, irudi eta partiturez gan, jolasak be gehitu ditue liburuan.

Bizkaiko Trikitixa Alkarteak hainbat helburu lortu gura ditu lan honegaz: trikitixea sustatzea eta irakaskuntzan laguntzea, eta orain arte jorratu bako publikoari, umeei, materiala eskaintzea.

Erramunen soinua Bizkaiko Trikitixa Alkarteak argitaratu dau, Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzeagaz.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu