MinoriTB Hizkuntza Gitxituen Telebisten Jardunaldia antolatu dau EITBk Bilbon

Bizkaie! 2011-11-30 10:01   jardunaldiak

Hizkuntza Gitxituen Telebisten inguruko MinoriTB Jardunaldia egingo dabe gaur EITBren Bilboko egoitzako Multibox aretoan, 9:00etatik aurrera. Bertara joaterik ez daukenek eitb.com-en zuzenean ikusi ahal izango dabe. Komunikabideek eta euskerearen arloagaz harremona daukenei zuzendutako ekimena bada be, jakin-mina daukan edonork parte hartu leikela jakinarazo dabe EITBko iturriek. Sarrerea dobakoa da.

Hizkuntza Gitxituen Telebisten inguruko MinoriTB Jardunaldia egingo dabe gaur EITBren Bilboko egoitzako Multibox aretoan, 9:00etatik aurrera. Bertara joaterik ez daukenek eitb.com-en zuzenean ikusi ahal izango dabe. Komunikabideek eta euskerearen arloagaz harremona daukenei zuzendutako ekimena bada be, jakin-mina daukan edonork parte hartu leikela jakinarazo dabe EITBko iturriek. Sarrerea dobakoa da. EITBko zuzendari nagusi Alberto Suriok hasiko dau ekitaldiari eta, arratsaldez, Blanca Urgell Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburuak itxiko dau.

EITBko iturriek adierazo dabenez, Euskerra irratian, telebistan eta Interneten egon daiten lan egiten dauen hedabide taldea da EITB. Hori dala eta antolatu dabe jardunaldia, hizkuntza gitxituak lantzen dituen telebistek etorkizuna izateko inflexino-puntu garrantzitsua zehazteko helburua dauka ekimenak.

Hainbat adituk hartuko dabe parte topaketan, tartean, Michael Lally, Circom-eko presidentea; Keith Jones, telebistako edukien aditua, Galeseko BBCekoa; eta Robert Durban ikerlari ezaguna. Durban eskoziarra da eta hizkuntza gitxituek hedabideetan izan behar daben lekua ikertzen dau. Horiezaz gan, Galiziako Telebistako zuzendaria, Rosa Vilas; Europako Parlamentuko Ikus-entzunezkoen zuzendaria, Fernando Carbajo, eta, Joan Rosés, TV3ko telebista modu barrietan aditua be bertan izango dira.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu