The Free Fall Band, Echovolt eta Dr. Skyloop dira Bilbao Hiria 23. Pop Rock Lehiaketearen irabazleak

Bizkaie! 2011-11-29 12:54   Musikea

Bilbao Hiria 23. Pop Rock Lehiaketako hiru kategorietan parte hartzeko 541 taldek emon eben izena; euskal taldeak batzuk, Espainiakoak beste batzuk eta Europakoak ganerakoak. Taldeotako kideak 18 eta 35 urte bitartekoak dira. Epaimahai profesionalak 40 talde aukeratu zituan irailaren 22tik aurrera Bilborock aretoan zuzenean joteko.

Bilboko Udaleko Euskara, Gazteria eta Kirol Sailak antolatutako Bilbao Hiria 23. Pop Rock Lehiaketea astegoienean amaitu zan, eta The Free Fall Band (Bartzelona), Echovolt (Cadiz) eta Dr. Skyloop (Bizkaia) izan dira irabazleak, Pop Rock, Metal eta Beste Joera Batzuk kategorietan, hurranez hurran. Pop Rock eta Metal kategorietako irabazleek 5.000na euro jasoko dabe, eta Beste Joera Batzuk kategoriakoak, 2.700 euro.

Sailkapen fasea zein azken fasea Bilborock aretoan jokatu dira. Beste Joera Batzuk izeneko kategoriaren azken kontzertuak zemendiaren 18an izan ziran, Metaleko azkenak zemendiaren 25ean eta Pop Rock kategoriakoak zemendiaren 26an.

Musika arloko adituek osotu dabe epaimahaia. Azken fasera zortzi talde pasau ziran eta horreen artetik aukeratu behar izan zituan epaimahaiak irabazleak. Pop Rock kategorian Dr. Maha's Miracle Tonic (Bizkaia) eta Giranice (Gipuzkoa) taldeak izan dira bigarren eta hirugarren sailkatuak, hurranez hurran; Metalean Khous (Nafarroa) eta All Reasons (Bizkaia) izan dira bigarren eta hirugarren, hurranez hurran, eta Beste Joera Batzuk izeneko kategorian bigarren saria Thompson (Barcelona) taldearentzat izan da.

Antolatzaileek adierazo dabenez, lehiaketearen helburua gazte horreen guztien lanaren zabalkundea egitea eta taldeei laguntzea da, estaduko eta nazinoarteko beste talde batzuekaz agertokia konpartdiduteko.

Bilbao Hiria 23. Pop Rock Lehiaketako hiru kategorietan parte hartzeko danetara 541 taldek emon eben izena; euskal taldeak batzuk, Espainiakoak beste batzuk eta Europakoak ganerakoak. Taldeotako kideak 18 eta 35 urte bitartekoak dira. Epaimahai profesionalak 40 talde aukeratu zituan irailaren 22tik aurrera Bilborock aretoan zuzenean joteko. Danetara, 18 kontzertu izan ziran eta kontzertu horreetan aukeratu zituan epaimahaiak kategoria bakotxerako finalistak.

Aurreko edizinoetan lez euskal taldeen kalidadea eta maila teknikoa onak izan dira (151 euskal taldek izena emonda, bost gelditu ziran finaletarako). Era berean, sailkatutako taldeetan emakumezkoen partaidetzeak aurten be gora egin dau, eta lehiaketearen fase horretan hamaika izan dira.

Kontzertuetako entzuleen batez besteko edadea 28-29 urtekoa da, eta aurten kontzertuetara joan diranak 3.000 persona izan dira, gitxi gorabehera. Bandarik onena aukeratzeko kontzertuetako entzuleen botoari jagokonez, partaidetzea % 30 ingurukoa izan da. Botoa emondakoen artean zozketa bat egin zan, eta Bilbao BBK Live 2012 jaialdira joateko sei abonu zozketatu ziran.

Lehiaketearen 23. edizinoan esku-dirutan emondako sariak gehiago izan dira. Holan, Metalean aurten hiru sari izan dira, eta ez bi aurreko edizinoetan lez, eta Beste Joera Batzuk kategorian sari bi izan dira, bakarra izan beharrean.

Dirutan emondako sariez gan, beste 12 sari banatu dira parte hartu daben taldeen artean. Epaimahaiak botoa emoten dau talde honeek aukeratzeko, FNAC sarirako izan ezik, FNAC-en webgunearen bidez kontzertuetako entzuleek emondako botoen arabera erabagiten da-eta.

Beste alde batetik, aurten lehen aldiz kontzertuak zuzenean ikusi ahal izan dira bideo streaming bidez, StereoZonaren webgunean, eta bisitarien kopurua 2.543 lagunekoa izan da.


Beste sari batzuk

Lehiaketeak banatzen dituan beste sariei jagokenez, Bilboko talderik onenarentzat Villa de Bilbao eta Bilboko rock talderik onenarentzat Aste Nagusia sariak Dr. Maha's Miracle Tonic taldearentzat izan dira. Bizkaiko talderik onenarentzat Aste Nagusia saria All Reasons taldeak irabazi dau.

Euskal Herriko rock talderik onenaren saria, barriz, Dr. Maha's Miracle Tonic taldeak irabazi dau, eta metal talderik onena Khous nafarrak izan dira.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu