Bermistorian jardunaldiak, Bermeoko historia hobeto ezagutzeko

Bizkaie! 2011-10-19 15:33   jardunaldiak

Bermistorian azokea antolatuko dabe Bermeon, hilaren 19tik 23ra bitartean, herriko historiaren inguruan ahal danik eta bisitari gehien batzeko asmoz. Berbaldiak, bisita gidatuak, ikuskizunak eta antxinako azokea atondu ditue egunotan herrian.

Bermistorian azokea antolatuko dabe Bermeon, hilaren 19tik 23ra bitartean, herriko historiaren inguruan ahal danik eta bisitari gehien batzeko asmoz. Berbaldiak, bisita gidatuak, ikuskizunak eta antxinako azokea atondu ditue egunotan herrian.

Bitor Uriarte bermeotarraren Antzinako Alde Zaharreko toki bereziak izenburuko berbaldiak abiatuko dau Bermistorian, urriaren 19an, 19:30ean, Arrantzale Museoan. Urriaren 21ean, 1912. urteko galernea izango da protagonistea, izan be Nuria Moret eta Susana Serrano historiagileek La galerna en imágenes berbaldia emongo dabe. Hitzordua, leku eta ordu berean izango da: Arrantzaleen Museoan, 19:30ean.

Arrantzaleen Museoan, ganera, Euskal Herriko Ahaide Nagusiak. Gerra eta Lurraren Jauntxoak erakusketea ikusgai egongo da, urriaren 30era arte. Sarrerea dobakoa da.

Zapatuan, Idurre Bideguren alkatearen pregoiagaz hasiko dabe eguna Bermeon. Ostean, 12:30 inguruan, Izaro abesbatzak kalejirea egingo dau herriko parte zaharrean. Antxinako azokea be zapatuan bertan edegiko dabe, 10:00etatik aurrera, alde zaharrean. Saltokiez gan, arku-jaurtiketak, zeramika, beira eta loren tailerra eta kale animazinoa egongo dira.

Elizaren eta udaletxearen artean izenburuko bisita gidatua be zapatuan bertan izango da, 13:00etan. Izen-emotea Turismo Bulegoan edo 94 617 91 54 telefono-zenbakian egin daiteke. Eguna amaitzeko, gaueko ikuskizuna atondu dabe, 20:30ean, parte zaharretik portu zaharreraino.

Domekan, urriaren 23an, antxinako azokea goizez bakarrik egongo da zabalik, 15:00ak arte. Eta txokolatadea 11:30ean egingo dabe, Baztarren.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu