Cumbia musikea sakonean ezagutzeko berbaldiak, proiekzinoak eta kontzertuak atondu ditue Bilbon
2011-10-04 14:16 jardunaldiakCumbia YA! jaialdia antolatu dau BizBAK Bizkaia Bilbao Arte eta Kultura ekimenak, urriaren 13tik 15era bitartean. Musika genero horrek Latinoamerikako nortasunaren elementu nagusi lez daukan garrantzia erakutsiko dabe Bilbon, jardunaldi, mahai-inguru, hitzaldi, dokumental eta kontzertuen bitartez. Cumbiaren fenomenoa musikearen alderditik aztertzeaz gan, arlo sozio-antropologikoa be jorratuko dabe.
Cumbia YA! jaialdia antolatu dau BizBAK Bizkaia Bilbao Arte eta Kultura ekimenak, urriaren 13tik 15era bitartean. Musika genero horrek Latinoamerikako nortasunaren elementu nagusi lez daukan garrantzia erakutsiko dabe Bilbon, jardunaldi, mahai-inguru, hitzaldi, dokumental eta kontzertuen bitartez. Cumbiaren fenomenoa musikearen alderditik aztertzeaz gan, arlo sozio-antropologikoa be jorratuko dabe.
Cumbia erritmo afro-karibearrak eta melodia hispaniarrak buztartzen dituan jantzea da; Kolonbian garatu zan, eta ordutik Latinoamerika osoan zabaldu da. Genero honen ezaugarri nagusietakoa beste musika batzuk nahastea eta buztartzea da; izan be, cumbia hainbat herrialdeetako kultura idiosinkrasietara egokitu da. Cumbia gizarte erreferentziako elementua da Latinoamerikan.
Cumbia YA! jaialdiaren barruan, hilaren 13an eta 14an, hainbat berbaldi eskainiko ditue adituek. Cumbiaren lehenaldia, orainaldia eta etorkizunaren inguruan gogoetea egingo dabe, besteak beste, Dario Blanco soziologo eta Kolonbiako Antioquiako Unibersidadeko irakasleak edo Ruben Lopez Cano Kataluniako Musikako Goi Eskolako irakasleak.
Berbaldiokaz batera, dokumental bi proiektauko ditue, saio bakotxean bana: urriaren 13ko jardunaldia amaitzeko, Totó la Monposina, una voz para Colombia filma (Catalina Villar, 1999), eta urriaren 14an, El acordeón del diablo (Stefan Schwietert, 2005). Proyecto Sonidero erakusketea be inaugurauko dabe.
Festibaleko egitarauan dobako makina bat kontzertu dagoz, estilo guztiz desbardinetakoak danak be; rocka, elektronikea, hip hopa eta abar. Kumbia Queers taldeak, esaterako, punkrocka, cumbia eta reggaetona nahastetan ditu, eta Celso Piñak akordeoia eta cumbia buztartzen ditu. Caballito Djs, Sonido Sonorámico edo Hijo de la Cumbia taldeek be joko dabe jaialdian. Emonaldiak BizBAKen egoitzan, Bilborocken eta Santana 27 aretoan egingo dira. Kontzertuen ganeko argibideak, hemen.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!