Bilboko Barrea umorezko asteak idazle eta zutabegile ezagunak batuko ditu

Bizkaie! 2011-09-22 18:26   jardunaldiak

Irailaren 28an hasi eta urriaren 2an amaituko da Bilboko Barrea umorezko literaturearen eta artearen nazinoarteko astea. Idazle eta zutabegile ezagunek hartuko dabe parte umore surrealista protagonista izango dan ekitaldietan, besteak beste: Frédéric Beigbeder, Elvira Lindo, David Lodge, Montero Glez, Luis Magrinyà, Fernando Marías, Luisa Etxenike, Carmen Posadas, Manuel Rodríguez Rivero, Rosa Belmonte, Mercedes Abad, Fernando Aramburu, Nuria Barrios, Tatiana Pigariova eta Albert Boadella.

Irailaren 28an hasi eta urriaren 2an amaituko da Bilboko Barrea umorezko literaturearen eta artearen nazinoarteko astea. Idazle eta zutabegile ezagunek hartuko dabe parte umore surrealista protagonista izango dan ekitaldietan, besteak beste: Frédéric Beigbeder, Elvira Lindo, David Lodge, Montero Glez, Luis Magrinyà, Fernando Marías, Luisa Etxenike, Carmen Posadas, Manuel Rodríguez Rivero, Rosa Belmonte, Mercedes Abad, Fernando Aramburu, Nuria Barrios, Tatiana Pigariova eta Albert Boadella. Mortadelo eta Filemón, Rompetechos, Pepe Gotera eta Otilio eta beste hainbat personairen sortzaile Francisco Ibáñezek, ganera, II. BBK Bilboko Barrea saria jasoko dau.

Bilboko hiru tokitan egingo dira umorezko asteko ekitaldiak: Kale Nagusiko BBK aretoa, Arenaleko karpan eta Alondigan. BBK aretoan mahainguruak, hitzaldiak eta topaketak egileekaz egingo dira. Juan Carlos Eguillor 'El Correo' egunkarian erakusketea be bertan antolatuko dabe. Pedro Reyes umoristearen emonaldia be izango da bertan.

Arenalean liburuak erosteko aukerea egongo da, eta hainbat egile euren lanak sinatzen izango dira. Kontzertuak, umeentzako ekitaldiak, film laburren proiekzinoak eta Francisco Ibáñezen lanen erakusketea atonduko ditue. Arriaga plazan, Le Snob suzko orkestreak Glissendo ikuskizuna eskainiko dau. Alondigan Jacques Carelman margolari frantsesaren Objektu ezinezkoen katalogoa erakusketa bitxia prestauko dabe.

La risa de Bilbao / Bilboko barrea umorezko kontakizunez osotutako liburua aurkeztuko dabe, eta Alberdania argitaletxeak El hombre del cartapacio liburua ekarriko dau. Pedro Ugarte, Miguel González San Martín, Harkaitz Cano, Nuria Barros, Elvira Lindo, Berta Marsé, Ricardo Menéndez Salmón, Ramiro Pinilla, Manuel Manzano eta Fernando Iwasaki idazleen lanak batu ditue lan horretan.

Horrezaz gan, zuzenean parte hartzeko aukerea be badago, Umorezko Mikroipuinen II. Lehiaketearen bitartez.

Bilboko Barrea Juan Bas idazle bilbotarraren jatorrizko ideia da, eta helburu nagusi bi ditu: alde batetik, umorezko literatura eta kazetaritzearen kalidadea aldarrikatzea; eta bestetik, Bilbon arlo honetan dagoan hutsunea betetea.

Jarduera guzti-guztiak dobakoak dira.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu