Antonio Lopez pintore espainiarra, irakasle Nafarroako Unibersidadean

Bizkaie! 2011-08-09 15:20   jardunaldiak

Antonio Lopez pintore espainiarrak Figurazinoaren erreferenteak lantegia eskainiko dau bost egunez Nafarroako Unibersidadean, Juan Jose Akerreta eta Jose Maria Mezquita margolariekaz batera. Berrogeita hamar lagunetik gora izan ziran ikastaroan parte hartzeko eskaerea egin ebenak, baina hogeita hamarrentzeko besterik ez da lekurik egon.

Lopez bera arduratu zan lantegian margotuko diran natura hiletarako barazkiak eta bestelako produktuak Iruñeko Zabalguneko merkatuan erosteaz. Hamalau kiloko kalabazea, zazpi kiloko sandia eta hazurrak erosi zituan Ciudad Realeko artisteak.

Eskolak emotera etorri da Antonuio Lopez, baina ikastera be badatorrela adierazo eban. Eritxiak trukatzeko, kontzeptuak garatzeko aukera ederra izaten dira, bere esanetan, ikastaroak. Ikasleekaz izandago hartu-emonek askatasun sentimendua sortzen deutse. Lantzean behin norbeararen ohiko espazioetatik urtetea, eta beste gauza batzuk egitea, aberasgarria da bere ustez.

Nafarroako Unibersidadeak honoris causa doktore izendapena emongo deutsa urriaren 27an.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu