Ume eta helduentzako tailerrak antolatu ditu abuztuan Cristóbal Balenciaga Museoak

Bizkaie! 2011-08-08 15:24   jardunaldiak

Abuztuan be udako programazino didaktikoa eskainiko dau Cristóbal Balenciaga Museoak. Udaldiko bigarren partean Virginia Ameztoy artisteak tailerrak emongo ditu. Museoaren helburua Balenciagaren obrea zabaltzea eta sustatzea da. Virginia Ameztoy Montenegro artistea izango da tailer didaktikootako irakaslea.

Abuztuan be udako programazino didaktikoa eskainiko dau Cristóbal Balenciaga Museoak. Udaldiko bigarren partean Virginia Ameztoy artisteak tailerrak emongo ditu. Museoaren helburua Balenciagaren obrea zabaltzea eta sustatzea da.

Cristóbal Balenciaga museoko atarian, ume eta helduentzako proposamen barri bi izango dira, eguenero. Talde txikiek hartuko dabe parte tailerretan, eta guztiz praktikoak izango dira, museoko arduradunek azaldu dabenez. Parte-hartzaileek edonoren esku dagozan teknikak ikasiko ditue, ehuna lantzeko eta diseinuak egiteko.

Virginia Ameztoy Montenegro artistea izango da tailer didaktikootako irakaslea. Diseinua, ehun serigrafian eta dekorazino arteen ganeko ikasketak eginak ditu Londreseko Middlesex unibersidadean. Ameztoyk metodologia ikasleen adinaren arabera egokituko dau. Eskolak euskeraz, gaztelaniaz eta ingelesez emongo dira; goiz eta arratsaldez umeentzat, eta arratsaldez, helduentzat besterik ez.

Ameztoy Balenciagaren obran oinarrituko da tailerrak antolatzeko. Lehenengo eskolan, oihalak apaintzeko teknikak ikasiko dira; parte-hartzaileek kamisetak, kotoizko poltsak eta espartinak apainduko ditue. Bigarren tailerrean, barriz, burukoak landuko dira, izan be sano garrantzitsuak izan ziren Balenciagaren obran.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu