Artearen eta matematikearen arteko loturak aztergai, Bidebarrietako liburutegian

Bizkaie! 2011-07-12 12:02   jardunaldiak

Abian da Bizkaia Bilbao Arte eta Kultura BizBAKek antolatutako Kultura, matematikaz blai: artearen eta kulturaren ikuspegi matematiko bat udako ikastaroa, Bidebarrietako liburutegian. Ikasleek arteak eta matematikeak alkarregaz dituen loturak aztertuko ditue, Marta Macho Stadler UPV/EHUko irakaslearen gidaritzapean.

Martin Gardner matematikaria, Tom Stoppard antzerkigiela eta Italo Calvino idazlea izango ditue aztergai, besteak beste, martitzen eta eguaztenean. Ikastaroaren amaieran Rites of love & math izenburuko film laburra eskainiko dabe. Pelikulearen egile Edward Frenkel matematikaria bertan izango da, lana aurkezteko.

Antxina-antxinatik arteak diseinu harmoniatsuak eta proporzino atseginenak lortu gura izan ditu. Helburu hori lortzeko, proporzino horreek atarateko zenbaki harremanak topau behar izan ditu. Mintegian, harreman horren alderdi batzuk zehatz-zehatz aztertuko ditue: arte plastikoak (pinturea eta eskulturea) eta ikus-entzunekoak (zinea, literaturea, magia, musikea eta antzerkia), beti be matematikarien eta artisten ikuspuntutik begiratuta.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu