Itzulpengintzea, psikologia eta soziologia nagusi, Eibarreko UEUren udako ikastaroetan

Bizkaie! 2011-07-11 11:14   jardunaldiak

Baionako udako ikastaroak amaituta, barriro be Eibarrek hartuko dau UEUren 39. Udako Ikastaroen txandea, gargarrilaren 11n hasi, eta hilaren 15era bitartean. Sei ikastaro eskainiko ditue astean Eibarreko Markeskoa jauregian.

Baionako udako ikastaroak amaituta, barriro be Eibarrek hartuko dau UEUren 39. Udako Ikastaroen txandea, gargarrilaren 11n hasi, eta hilaren 15era bitartean. Sei ikastaro eskainiko ditue astean Eibarreko Markeskoa jauregian: Hizkuntzalaritza arloan, Euskal Herriko Ahozko Ondarea: Bilketa, katalogazioa eta hedapena; Itzulpengintzan, Ordenagailuz lagundutako itzulpena MS Word gabe; Informatika eta Elektronikan, Arduino eta hardware librerako sarrera; Psikologia eta Hezkuntzan, Zoriontasunaren bila (heziketa emozionala); Soziologian, Auzolana eta herrigintza: Bizimodu komunitarioak berpiztuz; eta, Psikologian, Gestalt terapia. Autoestima lantzen.

Ahotsak.com guneko Asier Sarasua, Aintzane Agirrebeña eta Juan Martin Elexpuru dira Euskal Herriko Ahozko Ondarea: Bilketa, katalogazioa eta hedapena ikastaroko irakasleak. Hiru helburu nagusi ditue eskolek: ahozko ondarea batzeko eta katalogetako metodologia ezagutzea, jasotako materiala zelan zabaldu azaltzea (Euskal Herriko esperientzia batzuk ezagutu) eta grabazinoak egiten, lantzen eta sareratzen praktiketea.

Zoriontasunaren bila ikastaroko arduraduna Eli Moreno Carrillo psikologo, bitartekari familiarra eta sexologoa da. Garagarrilaren 11n eta 12an hainbat gai jorratuko ditu, besteak beste; emoziona eta arrazoia, adimen emozionala, bizipepenak eta perzepzinoak eta personen arteko hartu-emonak.

Arduino eta hardware librerako sarrera ikastaroan, Maider Likona Santamarina informatikan injineruaren gidaritzapean, elektronikearen oinarrizko ezagutzak (led, erresistentzia, errelea, korrontea, boltajea...), Arduino (lengoaia, mikroa eta garapen-ingurunea) eta Arduino erabilteko modu alternatiboak (pyduino eta firmata) jorratuko ditue, esaterako.

Maritxu Jimenez Carnicero irakasleak autoestimua hobetzeko baliabideak zelan sortu eta Gestalt terapia esperimentauko ditu Gestalt terapia. Autoestima lantzen ikastaroan.

Hamaika irakaslek hartuko dabe parte Auzolana eta herrigintza: Bizimodu komunitarioak berpiztuzen, berbarako, Izaro Gorostidi Bidaurrazagak (Parte Hartuz ikerketa taldeko kidea), Freddi Paia Ruiz bertsolariak, Jasone Mitxeltorena Ozkariz kazetariak, Jon Sarasua Maritxalarrek (LANKIko ikertzailea, MUko irakaslea (HUHEZI), UEUko kidea) eta Gotzon Barandiaran Arteaga idazleak.

Ordenagailuz lagundutako itzulpena MS Word gabe: Wordfast Pro, Anaphraseus eta OmegaT ikastaroa guztiz praktikoa izango da, izan be Elena Garcia Berasategi Eleka Ingeniaritza linguistikoa enpresako teknikariak azalpenak emoten dituen bitartean, ikasleak ordenagailuan jardungo dabe zuzenean. Asmo nagusia MS Wordetik kanpo funtzionetan daben programa batzuen aurkezpen orokorra egitea da.

UEUren aurtengo azkenengo ikastaroak Iruñean egingo dira, gargarrilaren 18tik 20ra bitartean. Iruñean be gai ugari landuko ditue, ondokoak, hain zuzen be: Laugarren Mundua. Herri indigenen nazioarteko ahalegina burujabetasunaren alde; Gorputz-adierazpena: nola sentitu, hala dantzatu; Norberaren komunikazio-gaitasuna lantzeko tailerra; Guraso/hezitzaileen eta haurren arteko elkar-ulertzea: erlazioak eraikitzeko zigorra, xantaiak eta mehatxuak ekiditen; Sexuen esanahia eta esan nahia; Oreka emozionalerako terapia naturalak; Trantsizioak: petrolioarekiko dependentziatik haratago; Grafologiarako sarrera; Euskararekiko sentsibilizazioan eta motibazioan eragiteko teknikak; Joxe Azurmendiren lana eta pentsamendua; Yoga-teknikak irakasle eta ikasleentzat; eta, Dokumentu tekniko eta zientifikoen edizioa LaTeX-en bidez.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu