Maria Muñoz jantzaria eta Tamzin Townsend antzerkigilea, BizBAK udako ikastaroen hasieran
2011-06-21 10:54 jardunaldiakDantza Garaikidea eta Eskualdatzeak III. Eszenaratzea zalantzan: antzerkia, zinea eta telebista ikastaroek hasiko dabe bagilaren 21ean, Bizkaia Bilbao Arte eta Kultura (BizBAK) udako ikastaroen hamabigarren edizinoa. Unibersidadeko arduradunek jakinarazo dabenez, aurtengo programeak 32 ikastaro eskainiko ditu, inozkorik gehien.
Dantza Garaikidea eta Eskualdatzeak III. Eszenaratzea zalantzan: antzerkia, zinea eta telebista ikastaroek hasiko dabe bagilaren 21ean, Bizkaia Bilbao Arte eta Kultura (BizBAK) udako ikastaroen hamabigarren edizinoa. Unibersidadeko arduradunek jakinarazo dabenez, aurtengo programeak 32 ikastaro eskainiko ditu, inozkorik gehien.
Igazko arrakastearen ostean, Maria Muñoz jantzariak hartuko dau Dantza Garaikidea ikastaroaren ardurea. Bagilaren 21ean, 22an eta 23an, Campos Eliseos Antzokian bere laneko metodoa aurkeztuko dau, Mal Pelo konpainiaren abiapuntuetan oinarrituta: mobimentuari ekin gorputzari entzunez.
Jantzaria, koreografoa eta pedagogoa da Maria Muñoz eta, Pep Ramisegaz batera, Mal Pelo konpainiaren eta L'Animal a L'esquena Sormen eta Hausnarketa Koreografikoaren Zentroaren sustatzailea. 2009an, Espainaiko Jantza Sari Nazionala jaso eben, sormenari jagokon atalean.
Beste alde batetik, Bizkaia Aretoak (Abandoibarrako EHUko paraninfo barria) hartuko dau Eskualdatzeak III. Eszenaratzea zalantzan: antzerkia, zinea eta telebista ikastaroa, hilaren 21etik 23ra bitartean. Bilbao Arte eta Kultura programearen barruan aurreko mintegi bietan garatutako esperientziei jarraipena emotea dau helburu; antzerki, zinema eta telebista ikuskizunetako sormen prozesuez eta eszenaratzeaz hausnarketea egiteko.
Halanda ze, nazinoarteko zein bertoko esparru eszenikoan esperientzia zabala daben hainbat adituk berbaldiak eskainiko ditue, eta euren kasuak, esperientziak eta praktika eszenikoak aztertuko dira. Hizlarien artean Tamzin Townsend eszena-zuzendari ingeles ezaguna egongo da. Townsendek arraskasta handia lortu dau El método Grönholm edo Un dios salvaje beharrakaz, besteak beste.
Malika Chauveau eszenografo paristarrak -Jacques Lassalle, Chloe Obolensky eta Abbas Kiarostami zuzendarien kolaboratzailea- eta Espainiako Drama Literatur Sari Nazionala jaso eban Ignacio Amestoyk be parte hartu dabe hitzaldiotan.
Hemen ikastaroen egitarau osoa:
Bagilak 21
- 09:15 Telones y pantallas. Ignacio García May (RESAD).
- 10:45 La escena líquida. Ignacio Amestoy, egilea eta zuzendaria.
- 12:15 El oficio de escribir guiones en la jungla. Ernesto Ladrón de Guevara, RTVE.
Bagilak 22
- 9:15 La imagen cinematográfica adaptada a la escenografía teatral I. Malika Chauveau, eszenografoa.
- 10:45 La imagen cinematográfica adaptada a la escenografía teatral II. Malika Chauveau.
- 12:15 Escrituras/Esceno-grafías Jose Luis Raymond, RESAD.
Bagilak 23
- 09:15 La escena compartida, cine y teatro. Apropósito de 'En la cama', Tamzin Townsend.
- 10:45 Del texto a la escena Rosa de Diego, UPV-EHU.
- 12:15 La escena expandida. Lo irrepresentable y el lugar del espectador. Eneko Lorente UPV/EHU.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!