Bilbaoeszenak 'Euskara eta eskena' euskeraz sortzen daben artistei eskainitako Show Gela dakar Korrikaren omenez

Bizkaie! 2011-04-13 14:13   jardunaldiak

Hurrengo gau-jaia apirilaren 14an egingo da, Euskara eta eskena izenburupean. Oraingo honetan, Onintza Enbeita bertsolariaren, Rafa Rueda konposatzaile eta musikariaren eta Goloka Antzerki Taldearen txandea izango da.

BilbaoEszenak, Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren esku dagoan Bilboko Baliabide Eszenikoen Zentroak, Show Gela programako hitzordu barria jasoko dau eguen honetan, hilaren 14an. Horren bitartez, ikusleek artearen hainbat alorretako sorkuntza prozesura hurreratzeko aukerea izango dabe. Ekimen hori hile bakotxeko eguen batean eskaintzen da, 20:00etatik 23:00etara, BilbaoEszenaren instalazinoetan.

Hurrengo gau-jaia apirilaren 14an egingo da, Euskara eta eskena izenburupean. Euren arte diziplinen barruan euskeraz sortzen daben artistei eskainita egongo da, egunotan Euskal Herria zeharkatzen dagoan Korrikaren ospakizunagaz bat etorriz. Show Gela bakotxak, euren lana erakusten daben hiru konbidadu ditu. Gehienetan, ohiko erakusketa zirkuituetan erraz topetan ez diran abangoardiako proposamen esperimentalak izaten dira. Oraingo honetan, Onintza Enbeita bertsolariaren, Rafa Rueda konposatzaile eta musikariaren eta Goloka Antzerki Taldearen txandea izango da.

Show Gela, prozesuan, eta ez emoitzan, zentrautako gune libre eta sortzaile moduan dago planteauta, artistearen alderdi gizatiarrena ezagutzeko eta arte izaerearen mekanikea ulertzeko aukerea eskaintzen dau, sortzaileakaz alkarreraginez.

Show Gela guztiak Bilbaoeszenan egingo dira (Juan De Gardeazabal kalea, 5 – Santutxu), 20:00etatik 23:00etara eta sarrerea dobakoa da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu