Chillida-Leku zarratuko dabe

Bizkaie! 2010-12-02 11:13   kulturbiz

Chillida-Leku museoko iturriek Enplegu Erregulazino Espedientea eta museoaren ateak 2011ko urtarrilaren 1ean zarratuko dituela iragarri dabe. Halanda be, Chillida-Leku museoan behar-beharrezkoak ikusten dituen baldintzak beteten dituan akordio batera ailegetako lanean jarraituko ei dabe, Eduardo Chillida eta Pilar Belzunce museoaren sortzaileek iragarri dabenez, 'definitidutako baldintzakaz, jarraikortasuna lortzeko'.

Artistearen senideek agiri batean jakinarazo dabenez, ezin dabe gehiago iraun egungo defizitagaz eta 'krisialdi ekonomiko globalak egoera hau larriagotu egin dau, datuak aguantau ezineko mailara eroanez, ekimen pribadu baten ikuspuntutik'.

Bestalde, bertan egiten diran jarduera paralelo guztietan etenik ez dala izango konfirmau dabe, ateak zarratuta izango dituen arren. Holan ba, ondare artistikoaren zaintza lanak eta erakusketak egiten jarraituko dabe. Era berean, kudeatzaileek 'eskerrik beroenak' emon deutsiez urte honeetan museoa bisitau dabenei.

Negoziazinoak Eusko Jaurlaritzeagaz

Eusko Jaurlaritza eta Chillida familiako kideak negoziazino prozesuan buru-belarri ibili dira azken asteotan, Chillida-Leku museoaren etorkizuna aztertzeko. Defizita dala-eta, Chillida-Leku aldi baterako zarratzearren beharra mahai ganean egon izan da azken egunotan, eta erakunde publikoaren babesaren beharra azpimarratu dabe behin eta barriro museoaren arduradunek.

Lapurretea

Museoa zarratuko dabela jakin dan egun berean, Madrileko Getafe herrian ehunka Chillida-artelan eroiazan kamioi bat lapurtu dabela dinoan barria zabaldu da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu