Testuinguru artistikoa batuko dauen 'Eremuak' programea aurkeztu dau Jaurlaritzeak
2010-11-16 12:50 kulturbizArte garaikidearen inguruko ezagutzea sustatzea, ezagutza hori gizartean zabaltzea eta, batez be, artistearen izenaren edo sinadurearen ganetik testuinguru artistikoak eratzea helburu dauen Eremuak izeneko programea sortu dau Eusko Jaurlaritzearen Kultura Sailak.
Arte garaikidearen inguruko ezagutzea sustatzea, ezagutza hori gizartean zabaltzea eta, batez be, artistearen izenaren edo sinadurearen ganetik testuinguru artistikoak eratzea helburu dauen Eremuak izeneko programea sortu dau Eusko Jaurlaritzearen Kultura Sailak.
Eremuak Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan produkzino artistikoari emoten jakozan laguntzinoen politikeari buruz egindako gogoeten emoitzea da. Programako batzorde teknikoko koordinatzailearen esanetan, 'arte garaikidearen eremuan, orain arteko politika kulturala sari eta diru laguntzinoetarako deialdietan oinarritu da, eta horrek artearen sustapenari laguntzen badeutse be, funtzino eta helburu nahiko mugatuak ditue'. Politika kulturalaren espazioa zabaldu eta barriro definiduko dituen ekintzak sustatzea dala amesa azpimarratu dau.
Batzorde tekniko baten inguruan antolatuko da programea. Batzorde hori arte garaikidearen barruan gizarte eragile moduan ezagunak diran zazpi lagunek osotzen dabe. Batzordea urtero aldatuz joango da, eta aurkeztu beharreko egitasmoek ez dabe ezelako mugarik izango. 'Batzordeak, edizino bakotxean, urtean aurkeztutako hainbat proposamen hautatuko ditu, programan parte har dagien. Ez da lehentasunezko diziplina artistikorik izango'. Egileak banakakoak zein taldeak izan daitekez, eta ez dago eperik lan horreek aurkezteko.
Gasteizko Trayecto galeriako zuzendariak azaldu dauenez, 'sorkuntza garaikidea banakakoa zein kolektiboa da, eta ezin da gizabanakoetara edo sinaduretara mugatu. Sorkuntza garaikidea prozesu oso kutsatuen emoitzea da, eta gizartearen hainbat segmentuk parte hartzen dabe prozesu horreetan. Programa honek era horretako sorkuntzei zabaldu gura deutse espazioa'. Mugarik ez da egongo sortzailearen jatorriari jagokonez be. Egileek ez dabe derrigorrean Arabakoak, Bizkaikoak edo Gipuzkoakoak izan beharrik.
Programa barriak garrantzia emon gura deutso testuinguruaren kontzeptuari: 'alkarri eragiten deutsen eta egoera jakin batzuen inguruan erreakzionetan daben pertsonez eta pentsamentuez osotutako espazioetatik sortzen da testuinguru bat. Programa honek arte garaikideko testuinguru barrien sorrerea bultzatu gura dau'.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!