3,4 miloe euro, LanHitz eta Euskalgintza diru-laguntzetarako
2012-05-22 11:40 Euskerea berbagai3.437.000 euro bideratuko ditu Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzeak 2012ko Euskalgintza eta LanHitz diru-laguntzetarako. Eguenean, maiatzaren 24an, argitaratuko da Euskalgintzaren deialdia, eta barikuan, LanHitzena.
3.437.000 euro bideratuko ditu Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzeak 2012ko Euskalgintza eta LanHitz diru-laguntzetarako. Eguenean, maiatzaren 24an, argitaratuko da Euskalgintzaren deialdia, eta barikuan, LanHitzena.
Euskalgintza gizarte-bizitzan euskerea sustatzeko, garatzeko edo normalizetako laguntzinoak dira.1.152.000 euro erabiliko dira arlo horretako proiketuetarako. Igaz, 162 egitasmok jaso eben laguntasuna. Aurten, laguntzinoa eskatu gura dabenek bide elektronikoa erabili ahal izango dabe izapideak egin, eskatu edo konsultetako.
LanHitz entidade pribaduek EAEn daukezan lantokietan euskerearen erabilera eta presentzia handitzeko diru-laguntzak dira. 2012an, 2.285.000 euro bideratuko dira. Igaz, 156 enpresek hartu zituen laguntzinoak. Deialdi honetan, hainbat barritasun dagoz, besteak beste: tramitazino telematikoa eta hainbat erispide barri (ikasleei lan-praktikak euskeraz eskaintzea, bezeroen hizkuntza-eskubideak bermatzea eta Bikain ziurtagiria izatea).
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!