Nafarroan euskeraz biziteko eskubidea aldarrikatu dau euskalgintzeak

Bizkaie! 2010-03-23 09:49   Euskerea berbagai

Nafarroako 100dik gora euskaltzalek maiatzaren 15erako manifestazioa antolatu dabela iragarri dabe. Iruñeko Baluarten egindako agerraldian, Kontseiluko bazkideek zein euskalgintza osoko ordezkariek eta norbanako euskaltzaleek, egoerearen larritasunaren aurrean kalera atarateko deialdia egin dabe.

Nafarroako 100dik gora euskaltzalek maiatzaren 15erako manifestazioa antolatu dabela iragarri dabe. Iruñeko Baluarten egindako agerraldian, Kontseiluko bazkideek zein euskalgintza osoko ordezkariek eta norbanako euskaltzaleek, egoerearen larritasunaren aurrean kalera atarateko deialdia egin dabe. 'Nafarroan euskeraz biziteko eskubidea' lelopean egingo dan manifestazinoari begira irakurri dan testua da honako hau:

Nafarroan, euskeraz bizi nahi dauenak, izan daiala horretarako aukerea. Hori besterik ez dogu eskatzen: Nafarroan euskeraz biziteko eskubidea.

Euskal hiztun asko gara gaur egun Nafarroan. Orain dala hogei urte baino gehiago, herritarren ahaleginei esker: batzuek euskerea ikasiz, beste batzuek seme-alabei irakatsiz, euskeraz berba eginez edo euskerearen aldeko ekimenak lagunduz. Euskerearen transmisinoa, poliki baina etenik barik, hazten ari da Nafarroan. Euskerea bizirik dago Nafarroan. Euskerea bizibarritzen ari da Nafarroan.

Ulertezina da Nafarroako Gobernua zelan ari dan euskaldunon kontra, azkenaldian ari da azkenaldian. Euskerazko komunikabideei lizentziak eta diru-laguntzak kenduz. Hezkuntza-sisteman euskera baztertuz. Euskera ikasi nahi dabenei diru-laguntza ezin urriagoak emonez, euskaltegiak itoarazoz, euskerazko ekimen eta ekitaldi guztiak murriztuz... Euskerea ahal daben une eta gune guztietan itoteko ahalegin guztiak egiten ari da.

Nafarroan euskeraz bizitea ezinezkoa da. Bigarren mailako herritar moduan tratetan gaitue euskaldunok. Euskal hiztunak behar ditu, ostera, Nafarroak, aniztasunak aberastu egiten dauelako Nafarroa. Eta nafar gizartearen gehiengo zabalak ez dau nahi ez hizkuntza bazterketarik, ez holako erasorik Nafarroan.

'Nafarroan euskeraz biziteko eskubidea' bermatzea nahi dogu, iparraldean eta hegoaldean. Gure ume eta gazteentzat, ikasketak euskeraz egiteko eskubidea. Euskerea ikasi nahi daben herritar guztientzat, horretarako eskubidea. Salerosketak, publizidadea eta etiketak euskeraz jasoteko eskubidea. Administrazinoagaz euskeraz egiteko eskubidea. Euskerazko kultura-sormenaz gozetako eskubidea. Telebistaz, prentsaz, tokiko hedabideen bidez, irratiz zein Internetez informazinoa euskeraz jasoteko eskubidea. Kirola euskeraz egiteko eta aisia euskeraz gozetako eskubidea...

Horretarako, eta euskerearen normalizazinora eroango gaituen baldintza barriak lortzeko, Nafar jendartearen babesa eta laguntza eskatzen dogu. Izan be, gertatzen ari diran eraso larrien aurrean ez dogu geldi egoteko asmorik. Baina ez hori bakarrik, uste sendoa dogu beste egoera batera eroango gaituen oinarriak jarteko gutariko bakotxak, gizarte eragileok, norbanakook zeregin zehatzak doguzala.

Izan be, demokrazian hain oinarrizkoa dirudien hori ez da posible gaur egun gure herrialdean. Eta egoera honek izen-abizen jakineko arduradunak ditu. Arduradun politikoak, kargu publikoak eta holako bidebakokerien aurrean beste alde batera begiratzen dabenak. Penagarria da Nafarroako Gobernuaren euskerearen kontrako jarrerea. Ez dago gauza tristeagorik bere herritarren kontra ari dan Gobernu bat baino.

Euskeraz bizi nahi dogunok ez dogu egoera errazik izan aspaldi. Halan da be, jakin dogu indarrak batu eta aurrera egiten. Hori da, hain justu, proposatzen doguna: batzea, eta aldarri egitea 'Nafarroan euskeraz biziteko eskubidea'.

Guzurra badirudi be, oinarrizko eskubide bat aldarrikatzera atera behar dugu kalera. Ideologia guztietako Nafar guzti-guztiei egin nahi diegu manifestaziora etortzeko deia. Den-denei, eta, jakina, Nafarroan euskara bizirik nahi duten lagun guztiei.

Manifestazino honegaz, gauzak beste modu batera egin daitekezala eta egin behar dirala aldarrikatzera atarako gara. Gaur egun Nafar Gobernuak indarrean dauen hizkuntza-politikak ez dau euskera normalizauko, ez ditu nafarren hizkuntza-eskubideak bermatzen. Gaur egun, Nafarroako Gobernuak bere herritarren kontra gobernatzen dau, bidebakokeria handiagorik? Gaizki ari da, gaizki eta oker, Nafar Gobernua. Euskeraz bizi nahi dogu, bertakoa dan hizkuntzea erabiliz bizi nahi dogu, geure hizkuntzan bizi nahi dogu eta nahi hori ez da aldatuko. Dana errazagoa litzateke euskerearen normalizazinorako pausu sendoak emongo bageunkez, baina, beste estatus juridiko bat, beste politika bat, behar da horretarako.

Bigarren mailako herritarrak izan nahi ez dogulako, euskereak eta euskaldunok Nafarroan arnasa behar dogulako, eta gizalegezkoa dalako, aldarri egin daigun guztiok batera: 'Nafarroan euskeraz biziteko eskubidea'. Maiatzaren 15ean, manifestazinoa egingo dogu Iruñean hori aldarrikatzeko.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu